Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Çoaz, eta baxereguilearen ganic har çaçu lurrezco unci bat, populuco çaharrequin eta aphecetaricaco çaharrequin batean;

2. Eta ilki çaite Enomen semearen haranera, ceina buztinezco athearen sarcean baita, eta han atheratuco ditutzu nic erranen darozquitzudan hitzac.

3. Eta erranen duçu: Judaco erregueac eta Jerusalemdarrac, adi çaçue Jaunaren hitza: hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non atsecabea erakarriren dudan leku hunen gainera; haletan non, adituco duten guciei beharriac hixtuca abiatuco baitzaizcote;

4. Ceren bazterrerat utzi bainaute, eta berceei eman dioten leku hau; eta sacrificioac eguin dituzten hemen jainco arrotzei, berec, beren arbasoec eta Judaco erregueec eçagutzen etzituztenei; eta leku hau bethe dute hobengabecoen odolez.

5. Eta Baali alchatu diozcate leku gorac, beren haurrac Baali holocaustetan erretzeco; holacoric ez baitut manatu, ez erran, eta ez baitzait gogorat ethorri.

6. Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta leku hau ez da guehiago deithuco Topheth eta Enomen semearen harana, bainan-bai Sarrasquico harana.

7. Eta toqui huntan eceztaturen ditut Judaren eta Jerusalemen asmuac, eta berac erorraraciren ditut beren etsaien aitzinean ezpataren azpira, eta hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara; eta hequien gorphutzac emanen diozcatet ceruco hegastinei eta lurreco basabereei jatera.

8. Eta eçarriren dut hiri hau gucien harrigarri eta irrigarri; hemendic iraganen diren guciac harrituco baitire eta hixtuz egonen hunen desmasia guciaren gainean.

9. Eta Jerusalemdarrac hacico ditut beren semeen eta beren alaben haraguiz; eta bakotchac janen du bere adisquidearen haraguitic sethioco egunetan, eta hesturan ceintan hersico baitituzte beren etsaiec eta hequien bicia beharrez dabilçanec.

10. Eta guero uncia lehertuco duçu çurequin goanen diren guiçonen beguietara.

11. Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac: Hola leherturen ditut populu hau eta hiri hau, nola lehercen baita lurrezco unci hau, ceina guehiago ecin osa baititaque; eta hilac Tophethen ehorcico dire, ehorzteco berce toquiric ez içanez.

12. Horrela eguinen daroet toqui huni eta hemengo egoiliarrei, dio Jaunac; eta hiri hau eçarriren dut Tophethen bardin.

13. Eta Jerusalemeco etcheac, eta Judaco erregueen jaureguiac, Tophetheco lekua beçala, içanen dire lohi; eta halaber etche guciac ceinen gainetan sacrificioac eguin baitituzte ceruco içarreria guciari, eta libacioneac escaini jainco arrotzei.

14. Bada, Jeremias ethorri cen Tophethetic, ceinetara igorri baitzuen Jaunac profetisatzeco; eta jarri cen Jaunaren etcheco lorioan, eta erran cioen populu guciari:

15. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non ekarcera nohan hiri hunen gainera, eta hunempeco hiri gucien gainera, hunen contra erran ditudan asturugaitzac oro; ceren dituzten beren buruac gogortu, ene solasac ez nahiz ençun.