Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ingura çatzue Jerusalemeco carricac; beguira çaçue, ikusatzue bazterrac, bilha çaitezte horgo placetan, hean aurkituren duçuen guiçon bat çucenari bere bidea ematen dioena, cintasunari darraiona, eta hiriari barkaturen diot.

2. Eta balira ere erraten dutenac: Ala Jauna! Cin hori halaber gueçurca eguin leçaquete.

3. Çure beguiac, Jauna, cintasunari beguiratzen dire; jo ditutzu, eta ez dute minic erakutsi; xehacatu ditutzu, eta gaztigua ez dute nahi içan onhetsi; harria beçala gogortu dituzte belharrac, eta ez dute nahi içan bihurtu.

4. Nic, berriz, erran dut: Erromesac dira beharbada eta çoroac, Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea ez daquitenac.

5. Goanen naiz beraz handietara, eta minçatuco natzaiote; hequiec ecen eçagutzen dituzte Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea. Eta huna hequiec oraino hobequi batean hautsi dutela uztarria eta trencatu lokarriac.

6. Horren gatic lehoinac oihanetic sarrasquituren ditu, otsoac ilhuncean xahuturen ditu, lehoinabarra erne egonen da hequien hirien gainera; handic ilkico den gucia, harrapatua içanen da; ceren murrucatu baitire hequien legue-hausteac, eta gogortu baitire makurrean.

7. Certaz eztituco ahal natzaitzu? Çure semeec bazterrerat naute, eta jainco ez direnez cin eguiten dute; ase ditut eta berceen emazteequin kutsatu dire, eta lilitchoaren etchean lohiquerian ibili.

8. Çaldi berotuac eta garainoac iduri bilhacatu dire; bakotcha bere lagunaren emazteari irrincinaz dago.

9. Tzarqueria horiec ikartu gabe utzico othe ditut, dio Jaunac; eta holaco jendaquitic ez othe du ene arimac aspercunde atheratuco?

10. Igan çaitezte horren harrasien gainera eta urra çatzue; etzaçuela hargatic arras xahu; errotic athera çatzue horren ganicaco gandoac, ceren ez baitire Jaunarenac.

11. Alabainan Israelgo etcheac eta Judacoac gaixtoqui hautsi dute ene leguea, dio Jaunac.

12. Ukatu dute Jauna, eta erran dute: Ez da Jaincoa, eta etzaicu asturugaitzic ethorriren; ez ditugu ikusiren ezpata eta gosetea.

13. Airera minçatu dire profetac, eta etzen hequietan Jaincoaren hitza. Hau guerthaturen çaiote beraz.

14. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Hitz hori atheratu duçuelacotz, huna non nic ere suzco ematen ditudan çure ahoan ene hitzac, eta populu hori eçarcen dut egur eta suac erreco du.

15. Huna non, Israelgo etchea, urrundanic erakarriren dudan çuen gainera, jendaqui bat, jendaqui hazcar, jendaqui çahar, jendaqui bat, ceinaren minçaia ez baituçu jaquinen, eta ez baituçu adituco cer erraten duen, dio Jaunac.

16. Haren gueci-uncia hobi çabaldu bat beçala içanen da; haren guerlariac oro hazcarrac içanen dire.

17. Eta janen ditu çure bihiac eta çure oguia; iretsico ditu çure semeec eta alabac; janen ditu çure ardiac eta idiac, çure mahatsac eta picoac; eta ezpatarequin herrautsico ditu çure hiri hazcarrac, ceinetan baitzinaducan çure sinhestea.

18. Halaric-ere, dio Jaunac, egun hequietan etzaituztet alde bat xahuturen.

19. Erran baleçate: Certaco gare Jainco Jaunac eguin darozquigu hauquiec guciac? ihardetsiren dioçute: Nola bazterrerat utzi bainauçue eta çuen lurrean cerbitzatu baituçue jainco arrotza, hala cerbitzaturen ditutzue arrotzac çuena ez den lurrean.

20. Berri hau eramaçue Jacoben etcheari, eta adiaraz çaçue Judaren etcheari, erraten duçuelaric:

21. Adi çac, populu çoro, bihotzic ez ducana; beguiac içaqui, eta ikusten, beharriac içaqui, eta aditzen ez ducana.

22. Ez othe çarete bada ene beldur içanen, dio Jaunac; eta ez othe çarete lotsatuco ene aitzinean? Nic itsasoari eman diot legarra mugarri, bethicotzat legue hautsico ez duena; eta tirainac jokatuco dire eta ecin gaindituco dute; hantuco dire, bainan ez dute iraganen.

23. Populu horri ordean bihotz bat eguin çaio sinhetsgogor eta bihurria; guibelerat eguin dute eta goan dire.

24. Eta ez dute beren baithan erran: Beldur içan gaitecen gure Jainco Jaunarençat, ceinac ematen baitarocu goiçaroco eta berantaroco uria bere ordutan, ceinac urtheco usten nasaicia ematen baitu.

25. Çuen gaixtaqueriec irakurraraci dituzte horiec; eta çuen bekatuec debecatu dute onguia çuen ganic;

26. Ceren ene populuan kausitu baitire gaixtaguinac xoriquetariac beçala celatan egoten direnac, arteac eta segadac hedatzen dituztenac guiçonen atzemateco.

27. Sarea xoriz bethea den beçala, hequien etcheac betheac dire jocotriaca bildu gaucez; horreletan handi eta aberats eguin dire.

28. Guicenduac eta gorituac dire gaixtoqui bazterrerat ematen dituzte ene erranac; ez dute juiatu alhargunaren çucenaren alde, ez dute umeçurçaren çucena bide onean bidatu, beharrei ez diote justicia bihurtu.

29. Gaixtaqueria horiec ez othe ditut ikarturen, dio Jaunac, ala ene arima holaco jendaquiaren gainean aspertu gabe egonen da?

30. Harritzeco eta balditzeco gauçac eguin dire lurraren gainean.

31. Profetec gueçurrez profetisatzen çuten, eta aphecec escuac jotzen cituzten, eta ene populuac holaco gauçac ditu maithatu: cer guerthatuco çaio bada azquenean?