Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jeremiasi errana içan çaioen hitza Judaco populu guciaz, Josiasen seme, Judaco erregue Joaquinen laugarren urthean, hura baita Nabucodonosor Babilonaco erregueren lehembicico urthea.

2. Jeremias profetac erran içan daroete hitz hura Judaco populu guciari, eta Jerusalemgo egoiliarrei orori, cioelaric:

3. Amonen seme Josias, Judaco erregueren hamahirugarren urthetic eta egungo eguna arteo, urthe hau hogoi eta hirugarrena da: ilki çait Jaunaren hitza, eta erran darotzuet, gauaz jaiquiz eta minçatuz, eta ez nauçue ençun.

4. Eta Jaunac igorri darozquitzuete profeta bere cerbitzari guciac, goicic jaiquiz eta bidaliz; eta ez duçue ençun, eta ençuteco ez ditutzue beharriac makurtu,

5. Cioenean: Batbedera itzul çaitezte çuen bide tzarretic eta çuen gogoeta gaixtoetaric; eta menderen mendetan egonen çarete Jaunac çuei eta çuen arbasoei eman lurrean.

6. Eta ez goan jainco arrotzen ondotic, hequien cerbitzatzeco eta adoratzeco; eta ez beneçaçue hasarretzera ekar çuen escuetaco eguincariez, eta etzaituztet atsecabetan eçarrico.

7. Eta ez nauçue ençun, dio Jaunac, ni hasarretzera ekarceco çuen escuetaco eguincariez, çuen gaitzetan.

8. Aria hortaz dio armadetaco Jaunac: Ceren ez ditutzuen ençun ene hitzac,

9. Huna non hartuco eta igorrico ditudan, dio Jaunac, ipharreco jendaqui guciac, eta Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta erakarriren ditut lur hunen gainera, eta hemengo egoiliarren gainera, eta hunen inguruan diren jendaia gucien gainera, hilen ditut eta eçarriren hauquiec gucien harrigarri eta irrigarri, eta bethicotzat mortu.

10. Eta horien ganic galaracico ditut atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantua eta andre esposarena, ihara-harriaren harrabotsa eta criseluaren arguia.

11. Eta lur hau gucia içanen da mortu eta ororen lazgarri, eta jendaia horiec guciec hirur hogoi eta hamar urthez cerbitzaturen dute Babilonaco erregue.

12. Eta hirur hogoi eta hamar urtheac betheac ditazqueenean, beguiac ekarriren ditut, dio Jaunac, Babilonaco erregueren gainera, eta populu haren gainera, hequien gaixtaqueriaren gainera, eta Caldearren lurraren gainera; eta hura eguinen dut bethicotzat mortu.

13. Eta lur haren gainera eraiquiren ditut haren contra erran ditudan hitz guciac eta liburu huntan iscribatua dena oro, Jeremiasec jendaien contra profetisatu dituen guciac;

14. Alabainan jendaia asco eta erregue handiac ciren arren, cerbitzatu dituzte Caldearrac; eta bihurturen diotet beren eguincarien eta beren escuetaco lanen arabera.

15. Ecen han dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ene escutic har çaçu ene hasarrearen arnoaz bethea den unci hau; eta huntaric edanaraciren dioçute jendaqui guciei, ceinetara igorrico baitzaitut.

16. Eta edanen dute, eta nahasico dira; eta hequien erdira igorriren dudan ezpataren aitzinean burutic jaucico dira.

17. Eta Jaunaren escutic hartu nuen uncia, eta edanaraci nioten jendaia guciei, ceinetara igarri baininduen Jaunac;

18. Jerusalemeri, Judaco hiriei, hango erregue eta buruçaguiei; hequiec eçarceco mortu eta gucien lazgarri, irrigarri eta madaricagarri, egungo egunean diren beçala;

19. Faraoni, Eguiptoco erregueri, haren cerbitzari eta aitzindariei eta populu guciari;

20. Eta arrontean guciei; Ausit-herrico erregue guciei, Filistin-herrico erregue guciei, Ascaloni, Gaçari, Acaroni, eta Açotar ondarrei;

21. Idumeari, Moabi eta Amonen umeei;

22. Tirreco erregue guciei, Sidongo erregue guciei, eta itsasoz haindian diren irletaco erregue guciei;

23. Dedani, Themari, Buci eta buruac murriztuac dituzten guciei;

24. Eta Arabiaco erregue guciei, eta mendebaleco erregue mortuan egoten diren guciei;

25. Eta Çambrico erregue guciei, Elamgo erregue guciei eta Mediarren erregue guciei;

26. Ipharreco erregue guciei ere, dela hurbilecoac, dela urrungoac, bakotchari bere anaiaren contra; eta lurraren gaineco erregue guciei; eta Sesaqueco erreguec edanen du hequien ondotic.

27. Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Edaçue, eta hordi çaitezte, eta goiti eguiçue; eta eror çaitezte, eta ez jaiqui, nic çuen erdira igorrico dudan ezpataren aitzinean.

28. Eta çure escutic ez balute hartu nahi uncia edateco, erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac: Çancaca edanen duçue;

29. Ecen huna non abiatuco dudan atsecabea ene icena deithua den hirian eta çuec, hobengabeac iduri, salbu cintazquete? Etzarete salbu içanen; ecen deitzen dut ezpata lurreco egoiliar gucien gainera, dio armadetaco Jaunac.

30. Ela profetisaturen diozcatzute horiec oro, eta erranen dioçute: Jaunac orroa eguinen du ceru-goratic, eta bere egoitza saindutic adiaracico du bere minçoa; orroaz abiatuco da bere ospeco temploaren gainera; eta marruma bat, lacoco leherçaileena iduri, jaucico da lurreco egoiliar gucien contra.

31. Harrabotsa helduco da lurraren bazterretaraino, Jauna juiamendutan sarcen delacotz jendaiequin; berac juiatuco ditu guiçon guciac. Ezpatari eman diozcat gaixtaguinac, dio Jaunac.

32. Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non atsecabea atheraco den jendaiatic jendaiara, eta xirimola gaitz bat ilkico da lurraren buruetaric.

33. Eta egun hartan Jaunaren hilac içanen dire lurraren buru batetic berce bururaino; ez dire deithoratuac içanen, ez bilduac, ez ehorciac; gorotza beçala lurraren gainean etzanac egonen dire.

34. Arçainac, eguiçue oihu eta orrobia; arthaldeco buruçaguiac, hautsez estal çaitezte; ceren betheac baitira çuen egunac, hilac içateco; betheac, çuen barraiatzeco egunac; eta erorico çarete hala-nola unci balios baitzu.

35. Eta ihesbidea galduco da arçainençat, itzurpidea arthaldeco buruçaguiençat.

36. Arçainen deihadarra, arthaldeco buruçaguien orrobia; ceren Jaunac xahutu dituen hequien alhapideac.

37. Baquezco landac ixil guelditu dire Jaunaren hasarreco iraquiduraren aitzinean.

38. Lehoin batec beçala utzi du bere itzalpea; ecen usoaren hasarreac eta Jaunaren ephaco iraquidurac desmasian eçarri dute hequien lurra.