Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz arçainei, ceinec galcen eta xahutzen baitute ene alhapideco arthaldea! dio Jaunac.

2. Horren gatic, ene populua alhatzen duten arçainei hau diote Israelgo Jainco Jaunac: Barraiatu duçue ene arthaldea, iraici duçue, eta etzaizcote goan ikustera; huna non ethorrico naicen ni çuen asmuen malçurqueriaren ikarcera, dio Jaunac.

3. Eta ene arthaldearen ondarrac bilduco ditut lur gucietaric, ceinetara iraici baititut; eta itzularacico ditut beren landetara, eta berhatuz eta murrucatuz goanen dira.

4. Eta hequien gainera eraiquiren ditut arçainac, eta alhaturen dituzte; ez dira guehiago icialduran eta ikaran içanen; eta molçotic bat ez da bilhatu beharco, dio Jaunac.

5. Hara non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta Dabidi eraiquiren diot ondoco prestu bat; eta erregue bat erreguinaturen da, eta çuhurra içanen da; eta lurraren gainean çucenari emanen dio bere bidea eta çucentasima beguiratuco du.

6. Egun hequietan salbatua içanen da Juda, eta Israel descansu bethean egonen da; eta hau da erregue hari emanen dioten icena: Jauna gure çucena.

7. Horren gatic, huna, dio Jaunac, heldu dira egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena

8. Bainan: Bici bedi Jauna, Israelen etcheco umeac atheratu eta erakarri dituena ipharreco lurretic, eta lur gucietaric, ceinetara iraici bainituen! Eta beren lurrean egonen dira.

9. Profetei: Ene bihotza trencatua da ene baithan; ikaratu dira ene heçurrac; eguina naiz guiçon hordi baten pare, eta arnoac nahasi duen guiçona iduri, Jaunaren aitzinean eta haren hitz sainduen aitzinean.

10. Ecen liçunqueriaz bethea da lurra; burhoen gatic nigarrez dago lurra, mortuco celhaiac agor eguinac dira; eta hequien urhatsa gaixtoa içan da eta hequien indarra behar ez-beçalacoa.

11. Ecen lohitu dira profeta eta apheça, eta hequien tzarqueriac aurkitu ditut ene etchean, dio Jaunac.

12. Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac.

13. Eta Samariaco profetetan ikusi dut erhoqueria; Baalen icenean profetisatzen, eta Israelgo ene populua enganatzen çuten.

14. Eta Jerusalemeco profetetan ikusi ditut berceen emazteequin kutsatzen direnen aztura berac eta gueçurreraco urhatsac; eta gaixtaguinen escuac hazcartu dituzte, nihor etzadien bere gaixtaqueriatic bihur: ene beguietan guciac bilhacatu dira Sodoma iduri eta Jerusalemdarrac Gomorha beçala.

15. Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac profetei: Huna non emanen diotedan ciçari-belharra jatera, eta mina edatera; ecen Jerusalemgo profetetaric galduqueria ilki da lur guciaren gainera.

16. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuei profetisatzen eta çuen enganatzen hari diren profeten solasac ez betzatzue ençun; erasten darozquitzuete beren bihotzeco iduriqueriac, eta ez Jaunaren ahoticaco hitzac.

17. Ni burhoztatzen nautenei erraten diote: Jaunac erran du: Baquea içanen duçue; eta beren bihotzeco tzartasunean dabilçanei, erran diote: Etzaitzue gaitza ethorrico gainera.

18. Bainan cein da Jaunaren conseiluan içatu dena, eta ikusi duena eta haren solasa aditu duena? Norc ikusi du minçatzen eta norc aditu du?

19. Hara non ilkico den Jaunaren hasarreco xirimola; eta phesiac, jauztean leher eguinen du gaixtaguinen buruaren gainera.

20. Jaunaren hats gogorrac ez du guibelerat eguinen, eguin eta bethe deçan arteo haren bihotzeco asmua: azquen egunetan eçaguturen duçue haren xedea.

21. Ez nituen nic igorcen profeta hequiec, berec laster eguiten çuten; ez ninçaioten minçatzen, berec profetisatzen çuten.

22. Baldin ene conseiluan aurkitu içan balire, eta baldin ene populuari ene hitzac eçagutaraci baliozcate, ilkiaraciren nituen segurqui beren bide tzarretic, eta beren gogoeta guciz gaixtoetaric.

23. Uste duçue Jainco naicela hurbiletic, dio Jaunac, eta ez naicela Jainco urrundic?

24. Guiçona çoko itsuetan gordetzen bada, ez othe dut ikusico nic? dio Jaunac; nic ez othe ditut ceru-lurrac bethetzen? dio Jaunac.

25. Aditu ditut profeta hequiec erasi dituztenac, ene icenean gueçurra profetisatuz, eta erranez: Amets eguin dut, amets eguin dut.

26. Noiz arteo holacoac içanen othe dira gueçurra eta beren bihotzeco liluramenduac profetisatzen dituzten profeten bihotzean?

27. Ene populuari hequiec ahançaraci nahi diote ene icena beren ametsez, ceinac bakotchac bere hurbilecoari erasten baitiozca; hala-nola Baalec hequien arbasoei ahançaraci baitzaroeten ene icena.

28. Amets bat duen profeta, amets erraten hari bedi; eta ene hitza duenac, ene hitza cintasunean erran beça; lastoac cer ikusteco du oguiarequin? dio Jaunac.

29. Ene hitzac ez othe dire sua beçalacoac, dio Jaunac, eta harria xehacatzen duen mailu bat iduri?

30. Horren gatic, dio Jaunac, huna non bihurcen natzaioten profetei, ceinec beren hurbilecoei estalcen baitiozcate ene hitzac.

31. Huna non, dio Jaunac, bihurcen natzaioten beren mihiac erabilcen dituzten profetei, eta erraten dutenei: Jauna da minçatu.

32. Huna non, dio Jaunac, bihurcen natzaioten profeta gueçur amesten hari direnei, hequien barraiatzen eta beren gueçur eta sendagailez ene populuaren çorarazten hari direnei, nic igorri ez ditudalaric eta ez diotedalaric deusere manatu, eta ceinac ez baitire deusetaco baliatu populu huni, dio Jaunac.

33. Baldin beraz populu horrec, edo profeta batec, edo aphez batec eguiten badarotzu galde hau: Cer çaio Jaunari sorta? ihardetsiren dioçute: Çuec çaizcote sorta: aria hortaz, dio Jaunac, iraiciren çaituztet ene ganic.

34. Eta profeta, eta apheça, eta populua erranen duena: Jaunaren sorta, hainaren, eta haren etchearen ikarcera goanen naiz.

35. Hau erranen dioçute bakotchac çuen lagunari eta çuen anaiari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac?

36. Eta ez da guehiago aiphaturen Jaunaren sorta; ceren bakotchac sortatzat içanen baitu bere solasa; eta gaizquiraco baliatu baituçue Jainco biciaren, armadetaco Jaunaren, gure Jaincoaren hitza.

37. Hau erranen dioçu profetari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac?

38. Erraten baduçue ordean: Jaunaren sorta; horren gatic, hau dio Jaunac: Erran duçuelacotz hitz hau: Jaunaren sorta; nic çuetara igorri ondoan nioelaric: Etzaçuela erran Jaunaren sorta;

39. Aria hortaz, huna non eramanen çaituztedan sorta bat beçala, eta ene aitzinetic bazterrerat arthiquiren çaituztet çuec eta hiria, çuei eta çuen arbasoei eman içan darotzuedana.

40. Eta eçarrico çaituztet bethico laidotan, bethico hidoi, orhoitzapenetic behinere eceztaturen ez denean.