Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, hau guerthatu cen, Jeremiasec akabatu cituenean Jainco Jaunaren solas guciac, ceinen ariaz hequien gana bidali baitzuen hequien Jainco Jaunac:

2. Açarias, Osaiasen semeac, eta Johanan Careeren semeac, eta guiçon hantustedun guciec erran çuten, Jeremiasi minçatuz: Gueçurra dioc; ez hau gure Jainco Jaunac bidali erratera: Eguipton ez sar han egoteco gogoz.

3. Bainan Baruquec, Neriasen semec, herabilca gure contra, gu Caldearren escuetara arthiqui beharrez, hil gaitzaten, eta gu Babilonara desherriaraci nahiz.

4. Eta Johananec, Careeren semeac, eta soldado aitzindari guciec, eta populu guciac etzuten ençun Jaunaren hitza, Judaco lurrean egoteco.

5. Bainan Johananec, Careeren semeac, eta soldado aitzindariec harturic Judaco ondar guciac, jendaia gucietaric, ceinetan barraiatuac baitziren, itzuli cirenac, Judaco lurrean egoteco;

6. Guiçonac, emaztequiac, haurrac, erregueren alabac, eta Nabuçardanec soldadoen buruçaguiac Godoliasequin, Ahicamen seme Saphanen arresemearequin, utzi cituenac, eta Jeremias profeta, eta Baruc Neriasen semea;

7. Sarthu ciren Eguiptoco lurrean, ez baitziren Jaunaren hitzari ethordun içatu; eta heldu içan ciren Taphniseraino.

8. Eta Taphnisen Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric:

9. Escuan har çatzu harri handi batzu eta gorde çatzu adrailuzco harrasiaren azpian den bobedan, Faraonen jaureguico athean, Taphnisen, Judu-guiçonec ikusten dutelaric;

10. Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non hartuco dudan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta igorrico dut; eta gorde ditudan harri horien gainean eçarrico dut haren tronua, eta harec harri horien gainean eçarrico du bere jarlekua.

11. Eta ethorriric joco du Eguiptoco lurra; hilceco direnac hilez, gathibu eramatecoac gathibu eramanez, ezpatarençatecoac ezpatan iraganez.

12. Sua biztuco du Eguiptoco jaincoen temploetan, eta erreco ditu, eta jaincoac eramanen ditu gathibu; eta Eguiptoco lurra erabilico du, arçainac bere capa soinean beçala; eta baquean ilkico da hemendic.

13. Eta xehacatuco ditu iguzquiaren temploco jaincomolde Eguiptoco lurrean direnac; eta Eguiptoco jaincoen temploac suz erreco ditu.