Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Tenpluari buruz hitzaldia

1-2. Jaunak agindu zion Jeremiasi tenpluko sarrerara joateko eta Jauna gurtzera tenplura sartzen ziren judatar guztiei mezu hau hots egiteko:

3. «Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelgo Jainkoak: Zuzendu zeuen jokabidea eta egintzak, eta zuekin biziko naiz toki honetan.

4. Ez fidatu, “Jaunaren tenplua, Jaunaren tenplua” errepikatuz engainatzen zaituzteten horietaz.

5. «Baina zeuen jokabidea eta egintzak benetan zuzentzen badituzue, gizarte-harremanetan justizia defendatzen baduzue,

6. arrotza, umezurtza eta alarguna esplotatzen ez badituzue, lurralde honetan odol errugaberik isurtzen ez baduzue eta, zeuen buruari kalte eginez, beste jainkoen ondoren ibiltzen ez bazarete,

7. orduan, zuekin biziko naiz toki honetan, zuen gurasoei aspaldidanik eta betiko eman nien lurraldean.

8. «Ezertarako ez diren gezurrezko arrazoietan sinesten duzue.

9. Izan ere, lapur, hiltzaile eta adulteriogile izan, gezurretan zin egin, Baali intsentsua erre, zuekin zerikusirik ez duten jainko arrotzen atzetik ibili

10. eta, ondoren, nire aurrera zatozte, niri sagaratua dagoen tenplu honetara, “Seguru gaude” esaten duzuela, segidan egintza higuingarri guztiok egiten jarraitzeko.

11. Lapur-zulotzat ote daukazue niri sagaratua dagoen tenplu hau? Horixe da, hain zuzen ere, ikusten ari naizena. Hala diot nik, Jaunak.

12. Zoazte, bada, Xiloko nire santutegira, antzina nire egoitza izateko aukeratu nuen tokira; ikusi zer egin nion, neure herri Israelen gaiztakeriagatik.

13. Orain, bada, gaiztakeria hauek egin dituzuelako, nik etengabe hitz egin baina zuek entzun ez eta nik dei egin baina zuek erantzun ez didazuelako, hona nik, Jaunak, esan:

14. Xiloko santutegiari egin niona bera egingo diet niri sagaratua dagoen eta zuen segurtasunaren euskarri den tenplu honi eta zuen gurasoei eta zeuei eman nizuen lurralde honi:

15. jaurti egingo zaituztet neure aurretik, lehen zuen senideak, Efraimen ondorengoak, jaurti nituen bezala.

16. «Zuk, ordea, Jeremias, ez eskatu herri honen alde, ez egin erregurik, ez otoitzik. Ez etorri arrenka niregana, ez dizut entzungo eta.

17. Ez al duzu ikusten zertan ari diren Judako hirietan eta Jerusalemgo kaleetan?

18. Seme-alabek egurra biltzen dute, gurasoek sua pizten eta emakumeek orea egiten, Istar-i, zeruko erregina deitzen diotenari, opilak eskaintzeko; gainera, jainko arrotzei isur-opariak eskaintzen dizkiete, ni iraintzeko.

19. Baina, ni ez, baizik beren buruak dituzte iraintzen beren lotsarako.

20. Horregatik, hala diot nik, Jaunak: Neure haserrea eta sumina hustuko ditut toki honen gain, gizaki eta abere, landako zuhaitz eta lurreko fruituen gain: itzaliko ez den sua izango da».

Azaleko kultua eta obedientziarik eza

21. Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelgo Jainkoak: «Eskaini nahi adina erre-opari eta sakrifizio eta jan berorien haragia.

22. Zuen arbasoak Egiptotik atera nituenean, ez nien ezer agindu erre-opari eta sakrifizioei buruz, ez nituen aipatu ere egin.

23. Hauxe agindu nien bakar-bakarrik: “Aditu nire mintzoa, eta ni izango nauzue zeuen Jainko eta zuek izango zaituztet neure herri. Ibili beti nik agindutako bidean, eta zorioneko izango zarete”.

24. Baina ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere, baizik eta beren asmo eta joera gaiztoei setati jarraitu zieten. Niregana hurbildu ordez, bizkarra eman zidaten.

25. Zuen arbasoak Egiptotik irten zirenetik gaurdaino, profetak, neure zerbitzariak, bidali dizkizuet etengabe, bata bestearen ondoren.

26. Baina ez didazue aditu, ezta jaramonik egin ere, baizik eta zuen gurasoak baino burugogorrago izan zarete.

27. Zuk, Jeremias, esan hitz hauek guztiak, baina ez dizute jaramonik egingo; hots egin, baina ez dizute erantzungo.

28. Orduan, hau esango diezu: “Hona hemen Jaunaren, bere Jainkoaren, mintzoa aditu nahi ez duen herria, zentzabiderik hartu nahi ez duena. Galdua da leialtasuna, ez da beraren aipamenik ere egiten”».

Idolatriaren ondorio penagarriak

29. Jerusalem,moztu zeure ile-mototsa eta bota!Abestu negar-kanta muinoetan!Jaunak mespretxatuaeta baztertua baitubera suminarazi duen jende hau.

30. Honela dio Jaunak: «Nik gaitzesten dudana egin du Judako herriak: bere idolo higuingarriak jarri ditu niri sagaraturiko etxean, berau profanatuz.

31. Ben-Hinom haranean Tofet izeneko kultu-lekua eraiki du bere seme-alabak erretzeko. Ez dut sekula horrelakorik agindu, ez zait bururatu ere.

32. Horregatik, hau diot nik, Jaun honek: Badator toki honi Tofet eta Ben-Hinom harana deituko ez dioten eguna, Hilketa-harana baizik. Tofeten lur eman beharko diete hilei, beste inon tokirik ez eta.

33. Herri honetako gorpuak hegazti harraparien eta basapiztien janari izango dira, eta haiek uxatzeko inor ez da izango.

34. Judako hirietan eta Jerusalemgo kaleetan poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak bukaraziko ditut, lurraldea basamortu bihurtua geldituko baita».