Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Jeremias Jaunarekin kexu

1. Nolatan hasi zurekin auzitan?Zuzenegia zara zu, Jauna.Hala ere,arazo bat nahi nizuke proposatu:zergatik du arrakastagaiztoen jokabideak?Nola bizi daitezke lasaiazpisuge maltzurrak?

2. Zuk landatueta haiek sustraiak bota,hazi eta fruitua ematen dute.Haien ezpainetan zaude, bai;ez, ordea, bihotzetan.

3. Baina zuk, Jauna,ongi ezagutzen nauzu,aztertu nauzu eta badakizuegiaz nagoela zurekin.Jar itzazu aparte gaiztoak,hiltzeko ardiak bezala,gorde itzazu sarraski-egunerako!

4. Noiz arte segitu behar dulurraldeak dolutan,landako belarrak lehor?Abere eta hegaztiak galtzen ari dira,bertako bizilagunengaiztakeriagatik.Honela baitiote:«Ez ditu ezagutzen Jainkoakgure ibilerak».

5. Jaunak erantzun zidan:«Oinezkoekin lasterkanekatzen bazara,nola lehiatu nahi duzuzaldizkoekin?Lurralde lauanseguru ez bazabiltza,nola moldatuko zaraJordan inguruko malkarretan?

6. Zeure etxekoek, zeure anaiek ere,saldu egin zaituzte,elkar hartu dute zuri erasotzeko.Ez fidatu horiengan,hitz gozoak esaten badizkizute ere».

Jaunak bere herria bertan behera utzi

7. Jaunak dio:«Utzi egin dut neure herria,baztertu neure ondarea,etsaien eskura emanneure bihotzeko kutuna.

8. Nire ondare zen herri haubasoko lehoia bezalako bihurtu zait:orroka ari da nire aurka;horregatik ez dut gehiago maite.

9. Nire ondare zen herri haukolorezko hegaztia bezalakoa da:beste hegazti guztiak erasoka ditu.Zatozte, piztia guztiak,bil zaitezte hura irensteko!

10. Makina bat buruzagi etsaiksuntsitu du nire mahastia,oinazpian zapaldu nire alorra,basamortu bihurtunire alor zoragarria:

11. hondamendi, lugorri eta eremu.Lurralde guztia hondamendi,eta inori axola ez.

12. Basamortuko gordelekuetatikdatoz suntsitzaileak:ezpata ari da Jaunaren aginduz,ertz batetik besteralurraldea hondatzen;inorentzat ez bakerik.

13. Nire herriak garia ereineta arantzak bildu;lan guztia alferrik egin du.Zein uzta negargarria,nire suminak bidalia!»

Auzoko herriak zigortuak eta salbatuak

14. Hona zer diotsen Jaunak Israelen auzoko herri gaizkileei, bere herri Israeli ondaretzat emandako lurraldeari eskua ezarri diotenei: «Errotik aterako ditut beren lurraldetik (eta Judako jendea haien eskuetatik askatuko).

15. Baina horren ondoren, errukitu egingo natzaie, eta herri bakoitza, nor bere ondarera eta lurraldera itzuliko dut.

16. Egia da: nire herriari Baalen izenean zin egiten irakatsi zioten; baina nire herriaren ohitura onartuz, “Ala Jauna!” esanez zin egiten ikasten badute, neure herriko parte egingo ditut.

17. Baina obeditzen ez didan nazioa errotik aterako dut behin betiko eta suntsitu egingo. Nik, Jaunak, esana».