Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

SALBAMEN MEZUAK: HERRIAREN BERRIZTAPENA (30,1—33,26)

Israelen berriztapenaren agintzaria

1. Jaunak, Israelen Jainkoak, agindu hau eman zion Jeremiasi:

2. «Idatzi liburu batean nik eman dizkizudan mezu guztiak.

3. Izan ere, badator eguna, neure herri honen, Israel eta Judaren, zoria aldatuko dudana. Itzularazi egingo ditut beren gurasoei emandako lurraldera eta beronen jabe izango dira berriro. Nik, Jaunak, esana».

4. Hauxe da, beraz, Jaunaren mezua Israel eta Judarentzat:

5. «Izu-deiadarrak entzuten dira:beldur-ikara, eta onik ez!

6. Galdetu, begiratu inguruan:gizonezkoa haurdun gertatzen ote?Nola ikusten ditut, bada,gizonezkoak,eskuak sabelean eta aurpegia zurbil,emakumea haurgintzan bezala?

7. Ai ene!Izugarria izango da egun hura,berdinik gabea,larrialdi-egunaJakoben herriarentzat.Baina onik aterako da».

8. Jaunak dio: «Egun hartan, hautsi egingo dut haren lepoko uztarria eta eten haren lokarriak. Aurrerantzean ez da atzerritarren esklabo izango.

9. Ni, Jauna, beren Jainkoa, zerbitzatuko naute, baita erregetzat ezarriko diedan Daviden ondorengoa ere».

10. Jaunak dio:«Zu, Jakoben herri, ez izan beldur!Ez izutu, Israel, ene zerbitzari hori!Neuk aterako zaitutbizi zaren urrutiko erbestetik,zeure seme-alabekin batera.Itzuliko zara eta lasai biziko,seguru egongo,inolako kezkarik gabe,

11. zeurekin izango bainauzusalbatzeko.Hala diot nik, Jaunak.Sakabanatu zaitudaneko nazioaksuntsitu egingo ditut;zu, ordea, ez zaitut suntsituko,baina bai zentzarazikomerezi duzun neurrian:ez zaitut utziko zigorrik gabe».

12. Honela dio Jaunak:«Erremediorik gabea dazure hondamena,sendaezina zure zauria.

13. Ez da inor zutaz arduratzen denik,ez dago zure zaurientzatsendabiderik.

14. Ahaztu egin zaituzte adiskideek,ez dira zutaz axola.Etsai batek bezala jo zaitut,gogor zigortu,zeure erru kontaezinengatik,zeure bekatu izugarriengatik.

15. Zertan egin garrasizeure hondamenagatik?Zure oinazeak erremediorik ez!Zeure erru kontaezinengatik,zeure bekatu izugarriengatikegin dizut hori.

16. Baina zu irensten zaituztenakirentsiak izango dira,zure etsai guzti-guztiakerbestera joango;zu lapurtzen zaituztenaklapurtuak izango dira,eta larrutzen zaituztenaklarrutuak izango.

17. Izen hau eman zizuten:“Sion, hiri zapuztua,inori axola ez zaiona”;baina nik osasuna emango dizut,zauriak sendatuko.Nik, Jaunak, esana».

18. Hau dio Jaunak:«Jakoben herriaren zoriaaldatuko dut,errukitu egingo naiz herrialdeaz;oraingo hondakinen gaineanbirreraikiko da hiria,zegoen tokian jasoko jauregia.

19. Gorespen-kantakaltxatuko dira handik,pozezko oihuak;ugaldu egingo ditut,eta ez dira gutxituko,ohoratu egingo,eta ez dituzte gutxietsiko.

20. Garai bateko egoeranezarriko ditut haien ondorengoak:haien batzarra nire aurrean tinko!Zigortu egingo dituthaien zapaltzaile guztiak.

21. Herrikoa izango dute buruzagia,beren artetik sortua gobernaria;niregana hurbilduko duteta ondora etorriko zait.Bestela, nor ausartuko litzatekeniregana hurbiltzen?

22. Nire herri izango zaituzteteta ni zuen Jainko izango nauzue.Nik, Jaunak, esana».

23. Hara, ekaitza bezala lehertu daJaunaren haserrea,haize-erauntsia bezala oldartzen da,zurrunbiloka dabilerrudunen buru gainean.

24. Jaunaren haserrea ez da baretuko,hartu duen erabakia burutu arte.Egunen bateanjabetuko zarete, bai, horretaz.