Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Erbesteratuak itzuli

1. Jaunak dio: «Garai hartan Israelgo leinu guztien Jainko izango naiz eta haiek nire herri izango dira».

2. Honela dio Jaunak:«Basamortuan azaldu diotneure onginahiaheriotzatik ihes egin duen herriari:bere atseden-bidean da Israel.

3. Urrutitik agertu natzaioeta esan diot:Maite zaitut, betidanik maite,horregatik natzaizu etengabe leial.

4. Berriro eraikiko zaitut,eta sendo iraungo duzu,Israel neskatxa eder.Danbolina eskuanaterako zara berrirofestazaleekin dantzara.

5. Landatuko dituzu berriro mahastiakSamariako mendietan;landatu dituztenakgozatuko dira fruituez.

6. Bai, badator eguna,Efraimgo mendialdeanzaintzaileek oihu egingo dutena:“Ea, igo gaitezen Sionera,goazen Jaunarengana,geure Jainkoarengana”».

7. Honela dio Jaunak:«Kanta pozezJakoben herriarengatik,egin irrintzinazioen buru denarengatik!Egin oihu, goretsi Jauna, esanez:“Salbatu du Jaunak bere herria,Israelen bizirik geldituak”.

8. Begira! Iparraldetik ekarriko ditut,lurreko azken mugetatik bilduko.Jendetza izugarria itzuliko da:itsuak eta herrenak ere bai,haurduneta haurra izan berriekin batera.

9. Negar eta damu-otoitz arteanekarriko ditut.Ongi ureztaturiko ibarretaraeramango ditut,estropezurik egingo ez dutenbide zelaitik.Aita izango naiz Israelentzat,nire lehen-seme izango da bera.

Negarra poz bihurtuko

10. «Entzun, herriok, Jaunaren hitza,iragarri urrutiko kostaldeetan:“Sakabanatu zuenak berakbiltzen du orain Israeleta artzainak artaldea bezalazaintzen”.

11. Jaunak bere herria askatu du,berreskuratu,indartsuagoaren eskutik libratu.

12. Poz-oihuka etorriko diraSion mendira,bizi-bizi heldukoJaunaren ondasunetara:ogi, ardo eta oliotara,artalde eta behi-taldeetara.Baratze ureztatua bezalabiziberrituko dira,ez ditu gehiago ahuleziak joko.

13. Neskek pozik egingo dute dantzanmutil eta agureekin.Haien doluaalaitasun bihurtuko dut,atsekabearen ondorenkontsolatu eta alaituko.

14. Haragi gurizjanarituko ditut apaizak,nire ondasunez aseko da herria.Nik, Jaunak, esana».

Jainkoa errukior Israelekin

15. Honela dio Jaunak:«Entzun!Aieneak eta negar samina Raman!Rakel ari dabere haurrengatik negarrez:ez du kontsolatu nahi,ez baitira bizi».

16. Baina Jaunak hau diotso:«Aski! Ez gehiago negarrik,ez begietan malkorik,zure nekeak izango baitu saria:itzuliko dira zure seme-alabaketsaiaren herrialdetik.Hala diot nik, Jaunak.

17. Baduzu itxaropenik etorkizunerako:zure seme-alabakaberrira itzuliko dira.Hala diot nik, Jaunak.

18. Entzuten ari naiz Efraimen kexak:“Hezigabeko zekorra bezalazentzatu nauzu,eta nik eskarmentua hartu.Orain, itzularaz nazazu zeuregana,zu baitzaitut Jauna, neure Jainkoa.

19. Urrundu egin naiz zuregandik,baina ondo damuturik nago;neure erruez oharturik,bular-joka ari naiz.Zer lotsa eta desohoreaneure gaztaro gaitzesgarriagatik!”

20. «Hain seme kutun da Efraim niretzat,hain ume atsegingarri!Hainbeste zeresaneman didan arren,ezin dut inola ere burutik kendu;dardaraz dago nire barrua,harenganako errukiz gainezka.Hala diot nik, Jaunak.

21. «Ipini seinaleak bide-erakusgarri,begira ongi nondik zoazen:itzuli, Israel neskatxa eder,itzuli zeure hirietara.

22. Noiz arte ibili behar duzuinguru-minguru,alaba bide-galdu horrek?Hona nik, Jaunak,zerbait berria sortu:emakumeagizonezkoa gorteiatzen».

Jainkoaren herria berreraiki

23. Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro:“Jaunak bedeinka zaitzala,justiziaren barruti,mendi santu hori!”

24. «Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.

25. Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko».

26. Orduan, iratzarri eta ulertu nuen. Atsegin izan zitzaidan ametsa.

27. Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.

28. Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.

29. Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.

30. Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».

Itun berria

31. Jaunak dio: «Begira, badator Israel herriarekin eta Juda herriarekin itun berria egingo dudan garaia.

32. Itun hau ez da izango, Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean, beraien arbasoekin egin nuena bezalakoa. Haiek bai, hautsi egin zuten nire ituna, baina nik mantendu. Hala diot nik, Jaunak.

33. Hona hemen etorkizunean Israelekin egingo dudan ituna: Barruan ezarriko diet neure legea, bihotzean idatziko; ni beraien Jainko izango naiz eta haiek nire herri. Hala diot nik, Jaunak.

34. Ez dute elkarri irakatsi beharrik izango, “Ezagutu Jauna” esanez, guzti-guztiek, txiki nahiz handi, ezagutuko bainaute. Barkatu egiten baitiet beren gaiztakeria, beraien bekatua ez dut gehiago gogoratuko. Nik, Jaunak, esana».

Leiala da Jainkoa bere agintzarietan

35. Jaunak ezarri du eguzkiaeguna argitzeko,ilargia eta izarrakgaua argitzeko;hark itsasoa astindueta olatuek orro dagite.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!

36. Honela dio Jaunak:«Nik ezarritako lege hauekinoiz huts egingo ez duten bezala,Israel herriak ere ez du huts egingo,betiko iraungo du nire aurrean.

37. Inork goiko zerua neurtzealortzen badu,edo lurraren zimenduak aztertzea,nik ere baztertu egingo dutIsrael herriaegin duen guztiagatik.Nik, Jaunak, esana».

38. Jaunak dio: «Begira, badator nire hiria Hananeelen dorretik kantoiko ateraino berriro eraikiko duten garaia.

39. Hemendik Gareb muinorantz zuzen zabalduko da hiria, gero Goa aldera biratuz.

40. Gorpuak erre eta errautsak zabaltzen direneko haran osoa eta Zedron erreka inguruko landa, ekialderantz dagoen Zaldien Atearen izkinaraino, niri sagaraturiko esparru izango da. Ez dute sekula erauziko, ez hondatuko».