Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19

Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Salomonen otoitzaSalomonen otoitza: 1 Erg 3,6-9 eta 2 Kro 1,8-10ean azaltzen den Salomonen otoitzean inspiraturik dago. (9,1-18)

Jakinduriarik gabe gizakia ez da ezer

1. «Arbasoen Jainko eta Jaun errukiorra,zeure hitzez gauza guztiak egin

2. eta zeure jakinduriaz gizakia eratu zenuen,zure sorkari guztien jaun izan zedin,

3. mundua santu eta zuzen gobernatueta leialtasunez justizia egin zezan;

4. emadazu jakinduria, zure ondoan errege dena,eta ez nazazu ken zeure seme-alaben artetik.

5. Zeure zerbitzari nauzu, zeure zerbitzari apal,gizon gaixo eta bizitza laburrekoa,zuzenbidea eta legeak ulertzeko gauza ez dena.

6. Bestalde, gizakirik prestuena ereez da ezer zuregandik datorren jakinduriarik gabe.

Bidali jakinduria zerutik

7. «Zuk aukeratu nauzu zeure herriaren errege,zeure seme-alaben gobernari;

8. zuk agindu zenidan zure mendi santuan tenpluaeta bizileku duzun hirian aldarea eraikitzeko,hasieratik prestaturiko santutegiaren antzekoa.

9. Zurekin dago jakinduria,zure egite guztiak ezagutzen dituena,mundua egin zenuenean ere bertan zena;badaki zer duzun atsegin,badaki zer den zuzena zure aginduen arabera.

10. Bidal ezazu zeure zeru santutik,igorri zeure tronu ospetsutik,nirekin izanik, lanean lagun diezadan,zuk gogoko duzuna irakatsiz.

11. Berak, dena jakin eta ulertzen duenak,zuhur gidatuko nau neure eginkizunetaneta bere ospeaz babestuko.

12. Horrela, onartuko dituzu nire egintzak,justiziaz gobernatuko dut zure herriaeta aitaren tronuaren duin izango naiz.

Jakinduria eta Jainkoaren asmoak

13. «Zein gizakik ezagutuko du Jainkoaren asmoa?Nork ulertuko Jaunak nahi duena?

14. Gizaki huts garenon gogoetak kaskarrak dira,gure ideiak ziurtasun gabeak.

15. Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da,lurrezko etxola honekberez kezkati den espiritua nekarazten du.

16. Nekez igartzen diegu lurrekoeieta kostata aurkitzen irispidean duguna ere.Nork, beraz, arakatuko ditu zerukoak?

17. Nork ezagutuko zukeen zure asmoa,zeuk eman ez bazenio jakinduriaeta zerutik bidali zeure espiritu santua?

18. Horrela bakarrik izan ziren zuzenak lurtarren jokabideak,horrela ikasi zuten zer duzun atsegin,eta jakinduriaren bidez salbatu ziren».