Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19

Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Arrakasta eman zien israeldarrei zeregin guztietanprofeta santu baten bidez.

Jainkoaren epaia historiaz: irteerari buruzko gogoetak (11,2—19,21)

Sarrera

2. Biziezineko basamortua zeharkatu zuteneta ibilezineko parajeetan ezarri kanpalekua;

3. aurre egin zieten etsaien gudarosteeieta atzera eragin arerioei.

4. Israeldarrek, egarri zirela, dei egin zizuten, Jauna;orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik,egarriarentzako erremedioa harri gogorretik.

Printzipio nagusia

5. Horrela, etsaiak zigortzeko erabilitako gauza bera,beraien mesederako gertatu zen estualdian.

Harkaitzetik ura. Niloko ur odoltsuak

6. Inoiz agortzen ez zen ibaiko urak odol zikinez lohitu zenituen,

7. israeldar jaioberriak hiltzekoegiptoarrek emaniko aginduaren zigortzat;zutarrei, berriz, ustekabean, ura ugari eman zenien;

8. baina aurrez egarria jasanarazi zenien,beraien etsaiak nola zigortu zenituen erakusteko.

9. Izan ere, zutarrei probaren bat ezartzen zenienean—eta proba hori errukiz zentzarazteko zen—,jakinarazten zenienfedegabeek zer-nolako oinazeak jasan zituzten,hauek zeure suminez epaitu zenituenean;

10. hain zuzen, agiraka egiten duen aitak bezalaprobatu zenituen zutarrak,baina errege errukigabeak bezalaaztertu eta kondenatu zenituen besteak.

11. Israeldarrengandik urruti nahiz hurbil,era berean sufritzen zuten egiptoarrek.

12. Izan ere, tristura bikoitzak hartu zituen,eta gertaturikoaz oroituz intzirika egiten zuten;

13. zeren eta, beraien kontra zigortzat erabilitakoabesteentzat mesedegarri bihurtzen zela jakitean,Jaunaren eskua sumatzen baitzuten han.

14. Behinola bertan behera utzieta isekaz baztertu zuten Moises hark,azkenean, gertatuak gertatu, txundituta utzi zituen,zintzoek ez bezalako egarria jasan behar izan baitzuten.

Jainkoaren neurritasuna egiptoarrak zigortzean

15. Egiptoarrak,beren pentsaera gaizto eta zentzugabeak desbideraturik,adimengabeko narrasti eta piztia nazkagarriakgurtzeraino iritsi zirenez,zeuk ere adimengabeko animalia ugari bidaliz zigortu zenituen,

16. jakin zezaten, zeren bidez bekatu egin,haren bidez hartzen dela zigorra.

17. Zure esku ahalguztidunak,ekai eragabetik mundua sortu zuenak,edozein bitarteko erabil zezakeen haiek zigortzeko;adibidez, hartz edo lehoi basatiak ugari,

18. edo munstro ezezagun sortu berriak;munstro amorratu horiek su-arnasa bota,kiratsa barreiatueta begietatik txinparta beldurgarriak jaurtiko zituzketen;

19. ez zuketen eraso, beharrik izangokolpean egiptoarrak suntsitzeko,aski izango baitzatekeen haien itxura beldurgarria.

20. Edo horrelako ezer gabe ere,arnasaldi bakar batean eror zitezkeen,zure justiziak pertsegituriketa zure arnasa ahaltsuak sakabanatuta;baina zuk dena arauz eta neurriz nahi izan duzu antolatu.

21. Zeure esku duzu beti indar handiz jokatzea:nork egin aurre zure indarrari?

22. Mundu osoa zure aurreanbalantza alde batera okertzen duen izpitxoa da,lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta.

23. Guztiez duzu errukia, dena baitezakezu,eta gizakien bekatuei ez ikusiarena egiten diezu,bihozberri daitezen.

24. Izaki guztiak maite dituzueta ez duzu zeuk egindako ezer gutxiesten,zerbaiti gorroto izan bazenio, ez baitzenukeen egingo.

25. Nola iraungo luke zerbaitek, zuk gogoko izan ez bazenu?Edo nola jarraituko izaten, zuk dei eginda sortu ez balitz?

26. Zu bihozbera zara izaki guztiekin,zureak baitira, bizia maite duzun Jaun horrenak,