Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19

Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Bizitzako paradoxen azalpena (3,1—4,20)

Zintzoen proben zentzua

1. Zintzoen bizitza Jainkoaren esku dago,ez ditu inolako oinazek harrapatuko.

2. Zentzugabeen ustetan, hilda zeuden behin betiko:horiek hemendik irtetea berorien zoritxartzat jo zuten

3. eta guregandik urruntzea erabateko hondamenditzat;baina zintzoak bakean daude egon.

4. Gizakien iritziz, zigorra jasan zuten,baina haiek hilezkortasuna espero zuten bete-betean.

5. Pixka bat zigortuak izan ondoren,sari handia izango dute gero;Jainkoak probatu egin zitueneta beretzat duin aurkitu.

6. Urrea arragoan bezala garbitu zituen,eta erre-oparia bezala onartu.

7. Kontuak hartzeko garaian, distiratsu agertuko dira,lastotan arin zabaltzen den txinparta bezala izango.

8. Nazioak gobernatuko dituzte, herriak menderatuko,eta Jauna izango dute errege betiko.

9. Uste ona Jainkoarengan dutenek ulertuko dute egia,haren maitasunari leial zaizkionakberarekin elkarturik jarraituko;izan ere, onginahia eta errukia baititu bere fededunentzateta ardura du bere aukeratuez.

Fedegabeen etorkizun beltza

10. Fedegabeek, ordea,beren burutazioek merezitako zigorra izango dute,zintzoa mespretxatu eta Jaunari bizkarra eman baitiote.

11. Dohakabeak jakinduria eta heziketa mespretxatzen dituztenak;hutsa da horien itxaropena, alferrikakoak horien nekeak,probetxugabeak egintzak;

12. zentzugabeak horien emazteak, gaiztoak seme-alabaketa madarikatuak ondorengo guztiak.

Zintzoa bere agortasunean emankor

13. Zorionekoa kutsugabe den emakume agorra,legez kontrako harremanik izan ez duena;izango du fruiturik kontuak hartzeko egunean.

14. Zorionekoa irendua ere, gaizkirik egin ezeta Jaunaren kontrako asmo txarrik izan ez duena.Bere leialtasunagatik, aparteko mesedeak hartuko ditu:ondare bikaina izango du Jaunaren tenpluan.

15. Ahalegintzen denak fruitu zoragarriak eskuratzen ditu,eta zuhurtzian oinarritzen denak sustrai iraunkorrak.

Gaiztoa bere emankortasunean agor

16. Adulteriogileen seme-alabak ez dira sasoi betera iritsiko,legez kontrako harremanetatik sortuak desagertu egingo.

17. Luze bizi izanik ere, ez dituzte batere aintzakotzat hartuko,eta azkenean ohoregabeko zahartzaroa izango dute.

18. Gazterik hiltzen badira, berriz, ez dute itxaropenik izango,ezta inolako pozik ere epaiketa-egunean.

19. Latza da gaizkileen azkena.