Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19

Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Gobernariei deia (6,1-21)

Entzun, erregeok

1. Entzun, beraz, erregeok, eta ulertu;ikasi, munduko bazter guztietako agintariok.

2. Jarri arreta, zuek, jendetza handiak gobernatzen dituzuenoketa herri ugari menpean izateaz harrotzen zaretenok.

3. Jaunarengandik datorkizue boterea,Goi-goikoarengandik agintea,eta berak aztertuko ditu zuen egintzaketa ikertuko zuen egitasmoak;

4. zeren eta haren erregetzaren ministro izanik,ez baituzue zuzen epaitu, ez legea bete,ezta jokatu ere Jainkoaren borondatearen arabera.

5. Bat-batean eta beldurgarriro aurkeztuko zaizue,bereziki zorrotz epaitzen baititu goi-mailakoak:

6. txikienei errukia zor zaie,ahaltsuak gogor izango dira zigortuak.

7. Gizaki guztien Jaunak ez du inoren aurrean atzera egiten,handitasunak ez du kikiltzen;handikia nahiz txikia berak egin zitueneta era berean arduratzen da guztiez.

8. Halere, azterketa zorrotzagoa izango dute boterean daudenek.

9. Beraz, zuei, erregeoi, zuzentzen dizkizuet hitzok,jakintsu izaten ikasi eta huts egin ez dezazuen.

10. Haren nahi santua zintzo betetzen dutenakizango dira santutzat hartuak,eta hartan ikasiek izango dute babeslerik.

11. Beraz, izan nire hitzen egarri,bila itzazue irrikaz eta hartuko duzue heziketa.

Jakinduriak erregetzara darama

12. Argitsua da jakinduria, itzalezina haren distira.Nekerik gabe ikusten dute maite dutenek,baita aurkitzen ere bilatzen dutenek.

13. Beraren irrikaz daudeneiaurrea hartzen die eta bere burua ezagutarazten.

14. Haren bila goiz-goizetik doanak ez du nekatu beharrik izango,ate ondoan aurkituko baitu eseria.

15. Zuhurtziarik handiena da hartaz gogoeta egitea,hargatik gauak beilan ematen dituenalaster izango da kezkarik gabe,

16. zeren eta jakinduria bera ibiltzen baita harat-honatberaren duin direnen bila;onginahiz agertzen zaie bideaneta beren gogoeta bakoitzean aurkezten.

17. Jakinduriaren hasiera haren irakaspenaren egarrian datza;

18. heziketaz arduratzea hura maitatzea da;hura maitatzea beraren legeak gordetzea;haren legeak betetzea hilezkortasuna ziurtatzea,

19. eta hilezkortasunak Jainkoarengana hurbilarazten du.

20. Honela, jakinduriaren egarriak erregetzara darama.

21. Beraz, zuek, herrietako erregeok,errege-aulki eta aginte-makilak atsegin badituzue,ohoratu jakinduria, eta betiko izango zarete errege.

JAKINDURIAREN GORAIPAMENA (6,22—9,18)

Salomonen hitzaldia (6,22—8,21)

Sarrera

22. Baina zer da jakinduria eta non du jatorria?Azalduko dizuet, ezer ezkutuan utzi gabe.Bere izatearen hasieraraino joeta argi eta garbi ezagutaraziko dut;ez naiz, ez, egiatik desbideratuko.

23. Ez dut horretan inbidia zitalez jokatuko,honek ez baitu zerikusirik jakinduriarekin.

24. Jakitun-ugaritasuna munduarentzat osasun,eta errege zuhurra herriarentzat ongizate.

25. Beraz, onar ezazue nire irakaspenaeta izango duzue probetxurik.