Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19

Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Ilunpeen izurritea eta su-adarraIlunpeen izurria eta su-adarra: 17. kap. hau ilunpeen izurriari dagokio (ik. Ir 10,21-23); ilunpeei su-adarra kontrajarriko zaie 18,1-4an.

Ilunpea egiptoarrentzat

1. Handiak eta azalgaitzak dira zure erabakiak;horregatik desbideratu izan dira hezigabeak.

2. Gaizkileek nazio santua menderatua zutela uste zuten,baina ilunpeetan preso eta gau luzean harrapaturik zeuden,beren etxeetan sartuta, zure betiko probidentziatik urrun.

3. Oharkabean gelditzea espero zuten,beren ezkutuko bekatuakahanzturaren estalki sendoaren azpian gordeta;baina sakabanatuak izan ziren, izu beldurgarriak jota,ikuskari ikaragarriek asaldaturik,

4. gordeleku zuten zokoak ere ez baitzituen ikaratik babesten;zarata-hots zirraragarriek durundi egiten zuten inguruaneta itxura iluneko mamu beldurgarriak agertzen.

5. Surik biziena ere ez zen haiek argitzeko gauzaeta izarren argitasun distiratsuak ereez zuen lortzen gau beltz hura argitzea.

6. Sugarraldi bat bakarrik agertzen zitzaien,bere kasa piztua, izua zabalduz,eta, hura begi aurretik desagertzean, beldurraren beldurrez,are lazgarriagoa iruditzen zitzaien ikusten zutena.

7. Aztikeriaren trikimailuek ere porrot egin zuten,eta lotsagarriro gezurtatua gelditu zen haren jakintza-ospea.

8. Barne-gaixorik zeudenen beldurra eta larriak uxatzensaiatzen zirenak berakjartzen ziren gaixo, kezka barregarrien menpe.

9. Larritzeko eta beldurtzeko inolako motiborik gabe ere,piztien hanka-hotsek eta sugeen ziztuek asaldaturik,

10. izuaren izuz lur jota gelditzen ziren,eta ezinbesteko aireari begiratzen ere ez ziren ausartzen.

11. Izan ere, gaiztakeriak berak erakusten du koldarra dela,eta bere burua kondenatzen du;kontzientziak estutzen duenean,okerrena bururatzen zaio beti,

12. beldurra ez baita beste ezerarrazoiaren laguntzak ukatzea baino;

13. zenbat eta ziurtasun gutxiago izan barnean,are larriagoa izaten da oinazearen zergatia ez jakitea.

14. Herio Leize geldoaren barrunbeetatik sorturikogau benetan geldo hartan,loaldi berean murgildurik zeuden;

15. batetik, mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzteneta, bestetik, mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta,bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.

16. Egoera hartan eroritako edonorpreso gelditzen zen,burdin hesirik gabeko presondegian itxita;

17. laborari nahiz artzainnahiz bakarrean lanean saiatzen zen langilea izan,ustekabean harrapatuta, ezinbesteko patua jasaten zuen,

18. denak baitzeuden iluntasunaren katea berberaz loturik.Haizearen ziztu-hotsak,txorien kantu eztiak adar hostotsuetan,uraren doinu etengabeak bere isuri oldartsuan,

19. danbada-hotsak harkaitzak amiltzean,jauzika zihoazen animalien lasterketa ikusezinak,basapiztien orroak,mendiko zokoguneek itzularazitako oihartzunak,edozerk uzten zituen beldurrez mugiezinik.

20. Baina munduaren gainerakoa,argitasun distiratsuz argitua,bere zereginetara emana zegoen, eragozpenik gabe.

21. Egiptoarren gain bakarrik hedatzen zen gau astuna,hildakoan hartuko zituen ilunpearen irudi;halere, beren buruak zituzten haiek ilunpeak baino astunago.