Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19

Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Bizitza laburra da

1. Oker arrazoituz, esaten diote elkarri:«Laburra eta tristea da gure bizitza;azkena iristean, ez dago ihesbideriketa, guk dakigula, inor ez da itzuli Hildakoen Egoitzatik.

2. Kasualitatez etorri ginen mundura,eta, gero, inoiz izan ez bagina bezala izango gara;gure arnasa kea besterik ez da,pentsamendua bihotz-taupadaren txinparta baino ez.

3. Itzaltzean, gorputza hauts bihurtuko daeta espiritua haize iheskorra bezala desagertuko.

4. Denbora joan ahala, gure izena bera ere ahaztu egingo da,inork ere ez ditu gure egintzak gogoratuko;hodeiak baino arrasto gehiago ez du utziko gure bizitzak,eguzki-errainuek zulatu eta beroak desegindakobehe-lainoa bezala desagertuko da.

5. Itzala bezain iheskor da gure bizialdia,eta gure azkena ez dago atzeratzerik;erabakia dago ordua eta ezin dio inork ihes egin.

Goza gaitezen munduaz

6. «Beraz, goza gaitezen oraingo ondasunez;goza gaitezen mundu honetaz sugartsu, gaztaroan bezala.

7. Mozkor gaitezen ardorik onenez eta lurrin gozoz,ez daitezela falta udaberriko loreak.

8. Ingura ditzagun buruak arrosa-koroaz,zimel daitezen baino lehen.

9. Ez bedi geldi inor gure orgiatik kanpo,utz dezagun edonon geure alaitasunaren arrastoa;horretarako eskubidea dugu,hori baita gure ondare eta zoria.

Indarra zuzenbidearen lege

10. «Zapal dezagun zintzo bizi den behartsua,ez diezaiogun alargunari errukirik izan,ezta begirunerik ere agurearen ile zuriei.

11. Izan bedi gure indarra zuzentasunaren legea,ahul izateak ez baitu ezertarako balio.

12. Jar diezazkiogun sareak zintzoari,gogaikarri gertatzen baitzaigu;gure jokaerari aurka egiten dio:legea haustea aurpegiratzen digueta hartutako heziketari ez jarraitzeaz salatzen.

13. Jainkoa ezagutzen duela dio,eta Jaunaren seme dela bera.

14. Bere bizieraz gure pentsaera du salatzen,zintzoa ikuste hutsa ere jasanezina zaigu.

15. Besteena ez bezalako bizimodua darama,oso bestelakoa du jokabidea.

16. Faltsutzat hartzen gaitu,kutsagarria bailitzan urruntzen da gure jokabidetik,azkenean zintzoak zoriontsu izango direla esaten dueta aitatzat Jainkoa izateaz harrotzen da.

Ikus dezagun nork duen arrazoi

17. «Baina ikus dezagun esaten duena egia den ala ez!Azter dezagun nolako amaiera duen!

18. Zintzoari, benetan Jainkoaren seme baldin bada,bera etorriko zaio laguntzeraeta etsaien eskuetatik libratuko du.

19. Irainak eta torturak egingo dizkiogu,horren lasaitasuna ikusi eta eroapena probatzeko.

20. Heriotza lotsagarrira kondenatuko dugu,berorren esanetan, Jainkoa alde aterako baitzaio».

Okerra da fedegabeen arrazoiketa

21. Horrela arrazoitzen dute fedegabeek,baina oker dabiltza,gaiztakeriak itsutzen baititu;

22. ez dituzte ezagutzen Jainkoaren asmo ezkutuak,ez dute jainkozaletasunari dagokion saririk espero,ez dute aintzat hartzen biziera akats gabeari dagokion ohorea.

23. Hilezkor izateko egin zuen Jainkoak gizakia,bere izatearen irudira egin zuen;

24. baina deabruaren inbidiaz sartu zen heriotza munduan,eta harenak direnek jasango dute.