Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Demetrio II.aren heriotza

1. Seleukotarren agintealdiko ehun eta hirurogeita bigarren urtean Demetrio erregea, bere gudarostea bildurik, Mediara abiatu zen, Trifonen kontra borrokatzeko laguntza bila.

2. Baina Pertsiako eta Mediako errege Arsakek, Demetrio beraren lurraldean sartu zela jakitean, bere gudalburuetako bat bidali zuen Demetrio bizirik atzeman zezan.

3. Joan zen, bada, gudalburua, eta Demetrioren gudarostea menderatu eta atzeman egin zuen erregea. Gero, Arsakengana eraman zuen eta honek preso sartu.

Simonen gorapena

4. Judea herrialdeakbakea izan zuen Simonen egunetan.Bere herriaren onabilatu zuen Simonek,eta herriak begi onezikusi zituen betiharen agintaritza eta ospea.

5. Ospetsu izateaz gainera,Jope bere portu egin zueneta greziar uharteetarako bidea ireki.

6. Bere herriaren mugakzabalagotu zitueneta herrialdeak menderatu.

7. Gatibu ugari herriratu zuen,Gazara eta Bet-Sur hiriezeta Jerusalemgo gotorlekuazjabetu zen;gauza kutsatu guztiakkendu zituen handik.Ez zuen izan kontra egingo zionik.

8. Bakean lantzen zituztenberen alorrak,lurrak uzta ematen zueneta lautadetako zuhaitzek fruituak.

9. Zaharrak, plazan eseririk,onaldiaz mintzatzen ziren,eta gazteekguda-jantzi ederrak zeramatzaten.

10. Hiriak janariz hornitu zituen,eta gotorlekuak eginez babestu.Horrela, haren izenalurraren mugetaraino heldu zen.

11. Bakea ezarri zuen herrialdean,Israel bozkario handiz bete zen.

12. Nor bere mahatsondoeta pikondoaren azpianeseri ohi zen,ez baitzituen inork kezkarazten.

13. Ez zen gelditu herrialdeanerasoko zienik,haren egunetan menderatuegin baitzituzten erregeak.

14. Bere herriko jende xumeababestu zuen,legea betearazi,lege-hausle eta gaiztoak egotzi.

15. Santutegia ohoratu egin zueneta bertako ontziak ugaritu.

Erroma eta Espartarekin hitzarmena berritu Simonek

16. Jonatan hil zela Erroman jakitean, nahigabe handia hartu zuten eta gauza bera Espartan ere.

17. Baina apaizgo nagusia eta herrialdeko eta hirietako agintaritza haren anaia Simonek hartu zituela jakitean,

18. brontzezko oholetan idatzi zioten, Simonen anaia Judas eta Jonatanekin eginak zituzten adiskidetasuna eta hitzarmena berritzeko.

19. Jerusalemen, batzarraren aitzinean irakurri zituzten gutunak.

20. Hona hemen espartarrek bidalitakoaren kopia: «Espartarren hiriak eta bertako agintariek Simon apaiz nagusiari, herri-arduradunei eta gainerako juduei, beren senideei, agur!

21. Gure herrira bidali dituzuen mezulariek adierazi digute zein ospetsu eta ohoragarri zareten. Poz handia eman zigun mezulari horiek etortzeak.

22. Herriko agirien artean sartu dugu haiek ekarritako txostena, honela dioena: “Juduen mandatari diren Numenio, Antiokoren semea, eta Antipatro, Jasonen semea, etorri zaizkigu, gurekin duzuen hitzarmena berritzera.

23. Gure herriari egoki iruditu zaio mandatari hauek ohorez hartzea eta horien mezua hiriko agirien artean sartzea, Espartako herriak horien oroitzapena izan dezan”. Agiri honen kopia atera dugu Simon apaiz nagusiarentzat».

24. Hauen guztien ondoren, Simonek Erromara bidali zuen Numenio, seiehun kilo pisatzen zuen urrezko babeski handi batekin, erromatarrekin ere hitzarmena berritzeko.

Judu-herria Simonen alde

25. Judu-herriak, horren guztiaren berri izan zuelarik, galdetzen zuen: «Nola eskertuko diegu Simoni eta beronen semeei?

26. Izan ere, bera, beraren anaiak eta aitaren senitartea ausarki borrokatu dira Israelen etsaien aurka, eta askatasuna ekarri diote». Eta, idazkun bat brontzezko oholetan grabaturik, Sion mendian ezarri zuten zutabe batzuetan.

27. Hona hemen idazkunak zioena: «Ehun eta hirurogeita hamabigarren urteko Elul hilaren hemezortzian, Simon apaiz nagusi handiaren hirugarren urtean, Asaramel-en,

28. apaizak, herria, herriko buruzagiak eta arduradunak batzarturik zeudela, honako hau adierazi ziguten:

29. Gudukatze asko izan da lurralde honetan. Horietan guztietan, Matatiasen seme eta Joiarib apaizaren ondorengoetarikoa den Simonek eta senideek beren buruak arriskatu dituzte. Santutegiari eta legeari eustearren, aurre egin diete beren herriaren etsaiei. Horrela, ospe handia ekarri diote beren herriari.

30. Jonatanek batasuna eman zion herriari eta apaiz nagusi izatera heldu zen, hil arte.

31. Juduen etsaiek herrialdea hartu nahi izan zuten, dena errausteko eta santutegian lapurretak egiteko.

32. Baina, orduan, Simon jaiki zen bere herriaren alde borrokatzera. Bere ondasunetarik asko eralgi zuen herri-gudarostea armatzen eta gudari-saria ematen.

33. Judeako hiriak gotortu egin zituen, baita mugan dagoen Bet-Sur ere. Hiri hau lehen etsaien menpe egona zen, baina gero gudari-talde judua ezarri zuen Simonek bertan.

34. Itsasertzean dagoen Jope eta Azoto ondoan dagoen Gazara hiriak ere gotortu zituen. Azken honetan, lehen, etsaiak bizi ziren; baina Simonek juduak kokarazi zituen eta bizitzeko behar zuten guztiaz hornitu.

35. Simon zein leial zen eta nazioa goratzen nola saiatzen zen ikusirik, herriak buruzagi eta apaiz nagusi izendatu zuen. Horrela, eginiko lan guztiak, herriarentzat izaniko zuzentasuna eta leialtasuna eta herria goratzeko etengabe eginiko ahalegina eskertu nahi izan zizkioten.

36. Simonen egunetan lortu zuten arrotzak lurraldetik botatzea, baita Jerusalemen, Daviden Hirian, zeudenak ere. Hauek gotorlekua egina zuten eta bertatik irteerak egin ohi zituzten, santutegiaren inguruak kutsatzera eta beraren santutasuna iraintzera.

37. Gudari juduak ezarri zituen Simonek gotorleku hartan eta sendotu egin zuen, hiria eta herrialdea zaintzeko; Jerusalemgo harresiak ere handiago egin zituen.

38. Honen guztiaren ondoren, Demetrio erregeak sendotu egin zuen Simon apaiz nagusi bezala,

39. bere adiskideen artean hartu eta ohorez bete.

40. Izan ere, jakin zuen Demetriok juduei adiskide, gudalagun eta senide esaten zietela erromatarrek, eta ohorez hartuak zituztela Simonen mandatariak.

41. Jakin zuen, orobat, juduei eta apaizei ongi iruditu zitzaiela Simon betiko buruzagi eta apaiz nagusi izendatzea, harik eta profeta fidagarriren bat agertu arte,

42. eta horregatik zutela gudalburu eta santutegiaren arduradun izendatua. Simonek izendatuko zituen santutegiko langile-buruak, herrialdeko administrazio-arduradunak, baita gudarostearen eta gotorlekuen arduradunak ere.

43. Denek egin behar zuten haren esana, haren izenean idatzi behar ziren herrialdeko agiri guztiak. Simon bera purpuraz jantziko zen eta urrezko bitxiz apainduko.

44. Inork ere, herritar nahiz apaiz, ezin izango du baztertu erabaki hauetarik bat ere, ez hark emaniko aginduei kontra egin, ez eta haren baimenik gabe biltzarrik egin, ez purpuraz jantzi edota urrezko orrazirik eraman ere.

45. Norbaitek erabaki hauek baztertzen nahiz hausten baditu, errudun izanen da.

46. Herri osoa bat etorri zen erabaki hauen arabera jokatzeko eskubidea Simoni ematerakoan.

47. Simonek ontzat hartu zuen apaizgo nagusia, baita juduen eta apaizen gudalburu eta gobernari izatea eta denen buruzagi izatea ere».

48. Agiri hau brontzezko oholetan grabatzea eta santutegiko esparruan agerian jartzea erabaki zuten.

49. Kopiak altxortegian gorde behar ziren, Simonen eta beronen semeen eskura.