1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden poema.
2. Doeg edomdarra Saulengana etorri eta David Ahimeleken etxera joana zela adierazi zionekoa.
3. Zergatik harrotzen zara gaiztakeriazeta jainkozalearen aurka oilartzen?
4. Makurkeriak asmatzen diharduzu etengabe;zure mihia labana zorrotza, maltzurkeria-zalea.
5. Maiteago duzu gaizkia ongia baino,gezurra hizketa jatorra baino.
6. Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!
7. Jainkoak berak suntsituko zaitu betiko,zeure bizilekutik botako,zure sustraiak bizidunen lurretik aterako.
8. Hori ikustean, harritu egingo dira zintzoaketa barre egingo diote, esanez:
9. «Horra Jainkoa euskarritzat hartu ez zuena,konfiantza bere aberastasunetan jarrieta bere makurkerietan oinarritua!»
10. Nik, berriz, Jainkoaren etxean olibondo hezearen antzeko,haren maitasunean dut konfiantza beti-betiko!
11. Beti goretsiko zaitut, ene Jainko, egin duzunarengatik;beti ospatuko zaitut, zeure fededunentzat hain ona zarelako.