1. Erromes-kanta.Jauna gure alde izan ez balitz —esan bezate israeldarrek—,
2. Jauna gure alde izan ez balitz, etsaiek eraso zigutenean,
3. bizi-bizirik irentsiko gintuzketen:hain haserre-suminduak zeuden gure kontra;
4. urek amilka eramango gintuzketen, uholdeek hondoratuko;
5. hondoratu egingo gintuzketen ur oldartsuek.
6. Bedeinkatua Jauna,haien hortzen harrapakin egin ez gaituena!
7. Txoriak ehiztarien tranpatik bezala gara libratu:tranpa hautsi egin da eta gu libre gelditu.
8. Jauna dugu laguntzaile, zeru-lurren egilea.