1. Zer dabiltza nazioak asaldaturik?Zergatik darabiltzate asmo hutsal horiek gogoan?
2. Jaunaren aurka eta hark aukeraturiko erregearen aurkaaltxatzen dira mundu honetako erregeak,elkar hartzen dute agintedunek:
3. «Hauts dezagun haien nagusigoa,eten ditzagun haien lokarriak!»
4. Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du,Jaunak iseka haien lepotik.
5. Haserre mintzo zaie, bere suminaz ikara ematen die:
6. «Nik neuk sagaratu dut erregea Sionen, neure mendi santuan».
7. Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit:«Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu.
8. Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare,lur osoaren jabe egingo zaitut.
9. Burdinazko makilaz hautsiko dituzu,buztinezko ontzia bezala puskatuko».
10. Jokatu, beraz, zentzu onez, erregeok;zentza zaitezte, munduko agintariok.
11. Zerbitzatu Jauna begirunez, bizi ikaraz,
12. oi gizaki hilkorrok,bera sumindu eta zuen nagusigoa gal ez dadin,bat-batean pizten baitzaio haserrea.Zorionekoak harengan babesten direnak!