1. Tenpluaren sagarapenerako kanta . Daviden Salmoa.
2. Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!Nire etsaiei ez diezu nire lepotik pozten utzi.
3. Jauna, ene Jainkoa, oihuz laguntza eskatu dizut,eta sendatu nauzu.
4. Jauna, Herio Leizetik atera nauzu;hilobira jaistear nengoela, biziberritu.
5. Kanta Jaunari, haren fededunok,goretsazue, santua dela gogoratuz.
6. Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako.Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz.
7. Lasaialdian hau pentsatu nuen:«Ez dut sekula koloka egingo».
8. Zeure onginahiaz, Jauna,mendia bezain tinko ezarria ninduzun.Baina aurpegia gorde zenidan, eta larritu egin nintzen.
9. Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu:
10. «Zer irabazten duzu ni hilda, ni hilobira sartuta?Hautsak zu goretsiko ote? Zure leialtasuna iragarriko ote?
11. Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatozkit lagun!»
12. Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi.
13. Nire barruak isildu gabe kantatuko dizu;Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emango dizkizut beti.