1. Daviden salmoa.Jauna, nor egon daiteke zure etxean?Nor bizi zure mendi santuan?
2. Jokaera prestua duena, justiziaren arabera ari dena,bihotz barrutik egia dioena;
3. mihi-luze ez dena, lagun hurkoari kalterik egiten ez diona,auzokoa iraintzen ez duena;
4. mespretxagarria bere aurretik botaeta jainkozaleak ohoratzen dituena;bere kaltetan izanik ere,emandako hitzari eusten diona;
5. mailegu-dirua lukurreriaz ematen ezeta errugabearen kaltetan eskupekorik hartzen ez duena.Horrela jokatzen duenak ez du sekula koloka egingo.