1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2. Entzun, ene Jainko, nire kexa,zaindu nire bizia etsai beldurgarriongandik.
3. Gorde nazazu makurren azpilanetik,elkar hartu duten gaizkileengandik;
4. ezpata bezain zorrotza dute mihia,geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak:
5. ezkututik jaurtitzen diote errugabeari,bat-batean eta ezeren beldurrik gabe.
6. Gaitz egiteko elkar berotzen dute,tranpa ezkutuak nola jarriko dabiltza,esanez: «Nor konturatuko da?
7. Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?»Ikertzen ditu, bai,gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak.
8. Jainkoak geziak jaurti eta zauriz beteak dira bat-batean.
9. Beren mihia bihurtzen zaie erorbide,eta begira daudenek irri dagite buru-keinuka.
10. Jende guztia beldurrak hartu du,Jainkoaren egintzak iragartzen dituzte,hark egina hausnartzen.
11. Alai bedi zintzoa Jaunarekin, babes bedi harenganeta harro bitez horretaz bihotz zuzenekoak.