1. Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.
2. Salba gaitzazu, Jauna!Bukatu dira fededunak, galdu da leialtasuna gizartean!
3. Faltsukeriaz hitz egiten diote elkarri,ezpainez lausengari, bihotzez maltzur.
4. Ebaki beza Jaunak ezpain lausengari oro,handikeriaz mintzo diren mihiak.
5. Honela baitiote: «Mihiak egiten gaitu indartsu;geure ezpainez baliatzen garelarik, nor nagusitu guri?»
6. Baina Jaunak dio: «Errukarriak zapaltzen dituztelako,behartsuak intzirika ari direlako,oraintxe jaikiko naiz eta salbatuko dut hasperenka ari dena».
7. Jaunaren hitzak jatorrak dira,zilar garbia, zazpitan birfindua.
8. Zeuk, Jauna, zeuk babestuko gaituzu beti,zeuk babestuko horrelako jendearengandik:
9. jirabiran dabiltzan gaiztoengandik,gizartean nagusi den gaiztakeriatik.