Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13

Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, populuco aitzindariec Jerusalemen eguin çuten beren egoitza; gaineraco populuac berriz, çorthea arthiqui çuen, atheratzeco hamargarren bat, Jerusalemen, hiri sainduan egotecoa içanen cena, eta aldiz bederatziac berce hirietan.

2. Bada, beren oldetara Jerusalemen egotea escaini çuten guiçon guciac benedicatu cituen populuac.

3. Hargatic beraz Judeaco aitzindariac Jerusalemen eta Judaco hirietan egotu cirenac, hauquiec dira. Bakotcha, berriz, Israeldar, aphez, lebitar, Nathindar eta Salomonen sehien ume, cein bere goçamen eta hirian egotu cen.

4. Eta Jerusalemen egoitza eguin çuten Judaco semeetaric eta Benjamingo semeetaric; Judaco semeetaric: Athaias Aciamen semeac, Aciam baitzen Çacariasen Seme, Çacarias Amariasena, Amarias Saphatiasena, Saphatias Malaleelena; Pharesen umeetaric,

5. Maasia Baruquen semeac, Baruc baitzen Colhoçaren seme, Colhoça Haciarena, Hacia Adaiarena, Adaia Joiaribena, Joiarib Çacariasena, Çacarias Silotar batena.

6. Horiec oro ciren Pharesen Seme Jerusalemen egotu cirenac, laur ehun hirur hogoi eta çorci guiçon hazcar.

7. Hauquiec dira berriz, Benjamingo umeac: Selum Mosolamen seme, Joeden seme, Phadaiaren seme, Colaiaren seme, Masiaren seme, Etheelen Seme, Isaiaren semea,

8. Eta haren ondotic Jebai, Selai, bederatzi ehun hogoi eta çorci guiçon,

9. Eta Joel Cecriren semea, hequien buruçaguia, eta Judas Senuaren semea, hiriaren gainean bigarrena.

10. Aphecetaric guelditu ciren Idaia Joariben semea, Jaquin,

11. Saraia Helciasen seme, Mosolamen seme, Sadoquen seme, Meraiothen seme, Aquitoben seme, Jaunaren etcheco aitzindaria,

12. Eta hequien anaiac, temploco lanac eguiten cituztenac; çorci ehun hogoi eta bia; eta Adaia Jerohamen seme, Pheleliaren seme, Amsiren seme, Çacariasen reine, Pheshurren seme, Melquiasen semea,

13. Eta hequien anaia, çaharretaco buruçaguiac, berrehun berrogoi eta bia; eta Amasai Azreelen seme, Ahaciren seme, Mosolamothen seme, Emerren semea,

14. Eta hequien anaia indar handitacoac, sei hogoi eta çorci; eta hequien buruçaguia, Çabdiel, handi baten semea.

15. Lebitarretaric guelditu ciren Semeia Hasuben seme, Açaricamen Seme, Hasabiaren seme, Boniren semea;

16. Eta Sabathai eta Joçabed, lebitarren buruçaguiez Jaincoaren etchean campoan ciren lanen arthaz cargutuac;

17. Eta Mathania Micaren seme, Cebedeiren seme, Asaphen semea, laudatzeco eta aithor emateco othoitzeco buruçaguia, eta Bekecia, haren anaien arteco buruçagui ondocoa, eta Abda Samuaren seme, Galalen seme, Idithunen semea.

18. Hiri sainduan guelditu lebitar guciac, berrehun laur hogoi eta laur;

19. Eta athalçainac, Acub, Telmon eta hequien anaiac, atheac çaincen cituztenac, çorcitan hogoi eta hamabi.

20. Eta Israelgo berce aphecec eta lebitarrec Judaco hiri gucietan beren egoitza eguin çuten, ceinec bere goçamenean.

21. Eta guelditu ciren Nathindarrac, Ophelen çaudecenac, eta Nathindarren buruçaguiac, Siaha eta Gaspha,

22. Eta lebitarren buruçaguia Jerusalemen, Aci Boniren seme, Hasabiasen seme, Mathaniasen seme, Micaren semea; Asaphen semeetaric, Jaincoaren etcheco eguimbideetan cantatzen çutenac;

23. Ecen erregueren manamendua cen hequien gainean, eta egun orotaco aldiac bereciac ciren cantarien artean.

24. Eta Phathahia Xlesecebelen semea, Judaren seme Çararen umeetaric, erregueren manupecoa populuarequilaco eguiteco gucietan.

25. Eta beren etcheetan, aurkinça gucietan, Judaren umeetaric egotu ciren Cariatharben eta hango herrietan, Dibonen eta hango herrietan, Cabseelen eta hango herrixquetan,

26. Jesuen, Moladan, Bethphalethen,

27. Hasersualen, Bersabeen eta hango herrietan,

28. Siceleguen, Moconan eta hango herrietan,

29. Erremonen, Saraan, Jerimuthen,

30. Çanoan, Odolamen, eta hequietaco herrietan, Laquisen eta hango aurkincetan, Acecan eta hango herrietan. Eta Bersabeen egotu ciren Enomgo haraneraino.

31. Benjaminen umeac berriz, egotu ciren, Jeban hasiric, Mecmasen, Hain, Bethelen, eta hango herrietan,

32. Anathothen, Noben, Ananian,

33. Asurren, Erraman, Jethaimen,

34. Hadiden, Seboimen, Nebalaten, Loden,

35. Eta Onon, languileen haranean.

36. Eta lebitarrez becembatean, beren egon-lekuac cituzten Judan eta Benjaminen.