Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13

Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauquiec dira apheçac eta lebitarrac Çorobabel Salathielen semearequin eta Josuerequin igan cirenac: Saraia, Jeremias, Esdras,

2. Amaria, Meluc, Hatus,

3. Sebenias, Erheum, Mtilerimuth,

4. Ado, Jenthon, Abia,

5. Miamin, Madia, Belga,

6. Semeia, Joiarib, Selum, Amoc, Helcias,

7. Idaia. Horiec dira aphecen buruçaguiac eta hequien anaiac, Josueren egunetan.

8. Aldiz lebitarrac: Jesua, Benui, Cedmihel, Sarebia, Juda, Mathanias, himnoen gaineco cirenac berac eta beren anaiac;

9. Eta Bekecia, eta Hani, eta hequien anaiac, cein bere carguan.

10. Bada, Josuec içan çuen Joacim, Joacimec Eliasib, Eliasibec Joiada,

11. Joiadac Jonathan, Jonathanec Jedoa.

12. Joacimen egunetan berriz, aphez eta familietaco buruçagui ciren: Saraiarenarena, Maraia; Jeremiasenarena, Hananias;

13. Esdrasenarena, Mosolam; Amariasenarena, Johanan;

14. Milicorenarena, Jonathan; Sebeniasenarena, Josep;

15. Haramenarena, Edna; Maraiothenarena, Helci;

16. Adaiarenarena, Çacaria; Jenthonenarena, Mosolam;

17. Abiarenarena, Cecri; Miaminenarena, eta Moadiarenarena, Phelti;

18. Belgarenarena, Samua; Semaiarenarena, Jonathan;

19. Joiaribenarena, Mathanai; Jodaiarenarena, Aci;

20. Selairenarena, Celai; Amoquenarena, Heber;

21. Helciasenarena, Hasebia; Idaiarenarena, Nathanael.

22. Eliasiben, Joiadaren, Johananen eta Jedoaren egunetan, lebitar-familietaco buruçaguiac eta apheçac iscribuz eçarriac içan dira, Dario Persiaco erregue celaric.

23. Lebiren seme, familietaco buruçaguiac, Eguincetaco liburuan iscribatuac dira Jonathan Eliasiben semearen egunetaraino.

24. Lebitarren buruçaguiac: Hasebia, Serebia eta Josue Cedmihelen semea, eta hequien anaiac ciren beren aldietan laudorio eta aithor emateco, Dabid Jaincoaren guiçonaren manamenduaren arabera, eta beguira egoteco bardin beren lerroan.

25. Mathania, Bekecia, Obedia, Mosolam, Telmon, Acub ciren atheen eta athe aitzinetaco lorioen çainac.

26. Horiec ciren Joacimen egunetan, Joacim baitzen Josueren semea eta Josue Josedequena, eta Nehemias buruçaguiaren eta Esdras aphez eta iscribauaren egunetan.

27. Bada, Jerusalemeco harrasiaren dedicacionearençat, beren egon-leku gucietaric bilhatu cituzten lebitarrac Jerusalemera erakarceco eta dedicacionearen eta bozcalencia baten eguiteco esquer onetan cantica cimbalequin, maniurrequin eta guitarrequin.

28. Cantarien semeac bildu ciren beraz Jerusalemen inguruetaco bazterretaric eta Nethuphatico herrietaric,

29. Galgalgo etchetic, Jebaco eta Azmabetheco aurkincetaric, ciren cantariec berençat herriac eguin baitzituzten Jerusalemeco inguruetan.

30. Apheçac eta lebitarrac xahu eguin ciren eta xahutu cituzten populua, atheac eta harrasia.

31. Judaco buruçaguiac berriz, harrasiaren gainera iganaraci nituen, eta laudorioen cantatzaileac bi molço handitan eçarri nituen. Harrasiaren gainean goan ciren escuin Gorotzeco atheco alderat.

32. Eta hequien ondotic goan ciren Osaias eta Judaco buruçaguian erdiac,

33. Eta Açarias, Esdras, Mosolam, Judas, Benjamin, Semeia eta Jeremias;

34. Eta aphecen semeetaric, turutac durrundatuz, Çacarias Jonathanen seme, Semeiaren seme, Mathaniasen seme, Micaiaren seme, Cecurren seme, Asaphen semea;

35. Eta haren anaiac, Semeia, Açareel, Malalai, Galalai, Maai, Nathanael, Judas eta Hanani, Dabidec Jaincoaren guiçonac manatu tresnac joz; eta Esdras iscribaua hequien aitzinean cen Ithurrico athean.

36. Hequien parrean igan ciren berceac Dabiden hirico mailac gora, Dabiden etche gaineco harrasia gaindi; Uretaco atheraino, iguzqui-haicerat.

37. Eta esquerrac bihurcen cituztenen bigarren andana parretic cihoan, eta ni hequien ondotic, eta populuaren erdia harrasiaren eta Labeetaco dorrearen gainean, harrasi çabaleneraino,

38. Eta Efraimgo athearen, athe Çaharraren, Arrainen athearen, Hananeelgo dorrearen eta Ematheco dorrearen gainean, Arthaldearen atheraino, eta baratu ciren Presondeguico athean;

39. Eta laudorioac cantatzen cituztenen bi andanac guelditu ciren Jaincoaren etchean, eta ni ere bai, eta enequin cargudunen erdiac;

40. Eta apheçac ere, Eliaquim, Maasia, Miamin, Miquea, Elioenai, Çacaria, Hanania turutequin,

41. Eta Maasia, Semeia, Eleaçar, Aci, Johanan, Melquia, Elam, eta Ecer. Eta cantariec eta Jezraia hequien buruçaguiac ocenqui cantatu çuten.

42. Egun hartan bitima handiac imolatu cituzten, eta boztu ciren, ecic bozcario handia eman çaroeten Jaincoac; hequien emazteac eta haurrac ere boztu ciren, eta Jerusalemetic urrunera ençun ciren hequien bozcarioaren otsac.

43. Halaber egun hartan bereci cituzten guiçonac kutchaco salhen çainçat, libacioneen, picainen eta hamarrenen carguarequin, hequien bidez hirico buruçaguiec esquer onezco bestan sarraraz cetzazten apheçac eta lebitarrac, ceren Juda bozcariotan baitzen apheçac eta lebitarrac bilduac ikusteaz.

44. Eta beguiratu cituzten beren Jaincoaren manamendua eta xahupeneco manamendua; eta cantariec eta athalçainec eguin çuten Dabiden eta Salomon haren semearen manamenduaren arabera.

45. Ecen hastetic, Dabiden eta Asaphen egunetan, Jaincoari laudorio eta aithor ematen çaroeten cantarien aitzindariac eçarriac ciren.

46. Eta Israel guciac, Çorobabelen egunetan eta Nehemiasen egunetan cantariei eta athalçainei egun oroz ematen çaroezten beren çathiac, eta sainduesten cituzten lebitarrac, eta lebitarrec sainduesten cituzten Aaronen semeac.