Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13

Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada; guerthatu cen, noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Gosem Arabiarrac eta berce gure etsaiec aditu çutenean nic harrasia alchatu nuela, eta etzela hartan hutsarte gueldituric (ez nituen bada oraino orduan atheetan atheladac eçarri),

2. Sanabalatec eta Gosemec ene gana igorri çutela, ciotelaric: Çato, eta batasun jo deçagun elkarrequin Onoco celhaieco herrietan. Bainan niri gaizquiaren eguiteco asmua cerabilcaten.

3. Mandatariac igorri narozten beraz erratera: Lan handi bat eguiten dut, eta ez naiteque jauts, beldurrez-eta nagui dadien, çuen gana ethorrico eta jautsico naicenean.

4. Bada, lau aldiz gaztiatu çarotedan solas bera; eta nic lehembicico hitzaz ihardetsi naroten.

5. Eta Sanabalatec borzgarren aldian igorri çuen ene gana bere muthil bat lehembicico galdearen arabera, eta escuan baçuen gutun bat huneletan iscribatua:

6. Jendaietan ençuna içan da, eta Gosemec erran du, çuc eta Juduec erregueri bihurcea derabilcaçuela gogoan, eta horren gatic alchatzen duçula harrasia, eta Juduen gainean erregue jarri nahi duçula; aria hortaz

7. Profetac ere eçarri ditutzula, çutaz haro eguin deçaten Jerusalemen, erranez: Erregue bat Judean bada. Erreguec solas horiec adituco ditu; horren gatic orai çato, hortaz elkarren artean egotera.

8. Eta igorri naroen, nioelaric: Hitz horiec ez dira eguiac, bainan çure bihotzetic atheratzen ditutzu.

9. Ecen hequiec oro gure icitzera hari ciren, ustez-eta lanetic baratuco cirela gure escuac, eta gueldiric egonen guinela. Horren gatic ene escuei, indar guehiago eman naroten.

10. Eta sarthu nincen ixilic Semeias Dalaiasen semearen etchean, Dalaias Metabeelen seme baitzen. Harec erran çarodan: Jaincoaren etchean, temploaren erdian, minça gaitecen, eta hers detzagun atheac, ceren çure hilcera ethorcecoac baitira, eta gabaz ethorrico dira çure sarrasquitzera.

11. Ihardetsi nuen: Ni beçalaco guiçon batec ihes eguiten othe du? eta nor da ni beçalacoric temploan sarthuco dena eta bicico dena? Ez naiz sarthuco.

12. Eta eçagutu nuen etzuela Jaincoac igorri, bainan aleguia profetisatuz minçatu citzaidala, eta Tobiasec eta Sanabalatec hortaratu çutela.

13. Ecic saria hartua çuen ene iciarazteco eta niri bekatu eraguiteco, eta içan ceçaten gaizqui bat niri jaçarceco.

14. Orhoit çaite nitaz, Jauna, Tobiasen eta Sanabalaten ariaz, hequien horrelaco eguitateen arabera, eta halaber Noadia profetaren eta berce profeten ariaz, ceinac ene icitzera hari baitziren.

15. Bada, harrasia oso eçarria içan cen berrogoi eta hamabi egunez, eluleco hilabetheco hogoi eta borzgarren egunean.

16. Guerthatu cen beraz gure etsai guciec aditu çutenean hori, gure inguruan ciren jendaiac oro icitu cirela, gogoac erori citzaizcotela, eta baçaquitela lan hori Jaunac eguina cela.

17. Eta oraino egun hequietan, Judu handien asco gutun Tobiasi igorriac ciren, eta Tobiasen ganic ere ethorcen citzaizcoten.

18. Ecic Judean baciren asco harequin cin baçutenic, Arearen seme Sequeniasen suhi celacotz eta haren seme Johananec emaztetzat hartu çuelacotz Baraquiasen seme Mosolamen alaba.

19. Ene aitzinean ere laudatzen çuten hura, eta ene solasac gaztiatzen ciozcaten; eta Tobiasec gutunac igorcen ene icitzeco.