Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21

Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 3 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauquiec dira jendaiac Jaunac utzi cituenac hequien bidez argui citecençat Israel eta Cananearrarequilaco guerlac eçagutu içan etzituzten guciac,

2. Gueroraco hequien semeec ikas ceçatençat etsaiequin guducatzen, eta içan ceçaten guerlaco ohicundea:

3. Filistindarren borz satrapac, Cananear guciac, Sidondarrac, eta Libango mendian Baalhermongo menditic Ematheco sarceraino egoten ciren Hebearrac.

4. Jaunac utzi cituen, hequien bidez frogatzecotzat Israel, heian ençunen cituen, ala ez, haren arbasoei Moisen arartecoz Jaunac eman ciozcaten manamenduac.

5. Hargatic Israelgo semeec içatu çuten beren egoitza Cananearraren, Hethearraren, Amorhearraren, Pherecearraren, Hebearraren eta Jebusearraren artean:

6. Eta hequien alabac esconçaz hartu cituzten eta berec ere alabac hequien semeei eman ciozcaten, eta cerbitzatu cituzten hequien jaincoac.

7. Gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean eta ahanci çuten beren Jaincoa, Baal eta Astaroth cerbitzatzen cituztelaric:

8. Eta Jaunac, Israelen alderat hasarreturic, arthiqui cituen Cusan Errasathaim, Mesopotamiaco erregueren escuetara, eta harempeco içatu ciren çorci urthez.

9. Deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac eraiqui baitzioten salbatzaile bat, libratu cituena; hura cen Othoniel, Caleben ondoco anaia Cenecen semea.

10. Haren baithan içan cen Jaunaren izpiritua, eta içatu cen juie Israelen. Atheratu cen guerlarat; Jaunac escuetara eman cioen Cusan Errasathaim, Siriaco erregue, eta cebatu çuen.

11. Lurra baquean egotu cen berrogoi urthez, eta hil içan cen Othoniel, Cenecen semea.

12. Eta Israelgo semeec berriz ere eguin çuten gaizquia Jaunaren aitzinean, ceinac, ceren eguin cioten bere aitzinean gaizquia, hequien contra indar eman baitzioen Egloni, Moabeco erregueri.

13. Amonen eta Amalequen semeac batu ciozcan Egloni; eta Eglon goan cen, jo çuen Israel eta nausitu cen Palmetaco hiriaz.

14. Eta Israelgo semeac hemeçorci urthez içatu ciren Eglon, Moabeco erreguerempeco.

15. Guero deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac igorri baitzioten salbatzaile bat, Aod deitzen cena, Jeminiren seme Jeraren semea, bi escuez bardin escualde cena. Israelgo semeec harequin emaitzac igorri ciozcaten Eglon, Moabeco erregueri.

16. Aodec eguin çuen ezpata bat bi aldetaric çorroztua, buruan çuena ahurraren heineco guider bat, eta hura guerrian, soinecoaren azpian eçarri çuen escuineco ixterraren aldetic.

17. Moabeco erregue Egloni eraman ciozcan emaitzac. Bada, Eglon guiceneguia cen.

18. Aodec emaitzac escainiric, guibelerat eguin çuen harequin ethorri lagunequin.

19. Bainan Galgalatic, idolac ciren lekutic itzuliric, erregueri erran cioen: Oi erregue, solas bat badut çuri buruz-buru eguitecoa. Erreguec ixiltasuna manatu çuen: eta haren inguruan ciren guciac atheraturic,

20. Aod hurbildu citzaioen. Bada, erregue jarria çagoen bakarric udaco bere guelan, eta Aodec erran cioen: Jaincoaren hitz bat dut çuretzat. Berehala erregue tronutic jautsi cen.

21. Aodec escu ezquerra luçatu, hartu escuin aldean çuen ezpata, eta sabelean sarthu cioen

22. Hain hazcarqui, non guiderra ezpatarequin sakian sarthu baitzen, eta guelditu josia gançaren loditasunean. Aodec etzuen ezpata handic atheratu, bainan sarthu beçala gorphutzean utzi çuen; eta ordu berean sabeleco ongarriac beren bidetic jauci ciren.

23. Guelaco atheac çalhuqui hersiric eta hagaz seguraturic, Aod

24. Guibeleco athetic ilki cen. Erregueren cerbitzariac ethorri cirenean, guelaco atheac hersiac ikusi cituzten, eta erran çuten: Bere beharren eguiten hari da nasqui udaco guelan.

25. Eta lucez, ahalcatieco heineraino beguira egonic, eta ikustenez nihorc etzuela idequitzen, gakoa hartu çuten: eta idequitzearequin, beren nausia hila atzeman çuten lurrean çabal-çabala.

26. Bainan Aodec, hequiec asaldutan çabilçalaric, ihes eguin eta iragan çuen Idola-leku, nondic aitzinchean bihurtu baitzen. Ethorri cen Seirathera,

27. Ela berehala turuta jo çuen Efraimgo mendian; eta harequin, bera buru-buruan, jautsi ciren Israelgo semeac.

28. Erran cioeten: Jarraic çaquizquidate, ecen Jaunac escuetara eman darozquigu gure etsai Moabitarrac. Jautsi ciren beraz haren ondotic, Moabera daramaten Jordaneco ubiac hartu cituzten, eta etzuten nihor iragaiterat utzi;

29. Bainan ordu berean jo cituzten Moabitarrac, hamar milaren ingurutsua, guciac guiçon hazcar eta bihotzetacoac. Hequietaric bakar bat ecin itzuri cen.

30. Moab egun hartan aphaldua içan cen Israelen escuaren azpian; eta lurrac laur hogoi urthez içatu çuen baquea.

31. Aoden ondotic içatu cen buruçagui Samgar, Anathen semea, ceinac golde batequin eho baitzituen sei ehun Filistindar, eta halaber bera içatu cen Israelen gueriça.