Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21

Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hequiez, bacen Efraimgo mendian guiçon bat Micas deitzen cena.

2. Bere amari erran cioen: Bazterrerat eman cintuen hameca ehun cilharrezcoac, eta ceinetaz ene aitzinean arneguca haritu baitzare, hemen ditut, ene baithan dira. Hunec ihardetsi cioen: Jaunac benedica beçaitza, ene semea.

3. Hequiec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac erran baitzioen: Diru hori Jaunari consecratu eta botuz eman diot, ene semeac ene escutic har deçan, eta eguin deçan itchura cicelatu, eta urthu bat; eta ematen darotzut orai.

4. Micasec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac hartu baitzituen berrehun cilharrezco eta eman cilharguin bati, hequietaric eguin ceçan itchura cicelatu eta urthu bat, ceina egotu baitzen Micasen etchean.

5. Micasec han templotto bat bereci cioen halaber jaincoari, eta eguin cituen ephodoa eta theraphimac, erran nahi da aphez-soinecoa eta idolac: eta bethe çuen bere semeetaric baten escua, eta eguin çuen haren aphez.

6. Orduco egunetan etzen erregueric Israelen, bainan bakotchac, cer ere çucen iduritzen baitzitzaioen, hura eguiten çuen.

7. Bacen orobat berce guiçon-gazte bat Bethlehemgoa Judan, ahaidego hartacoa: berenez lebitarra cen, eta han çagoen.

8. Eta Bethlehemdic atheraric, nahi içan cen ibili laket atzemanen çuen edocein toquitan. Eta bide eguitearequin, heldu içan cenean Efraimgo mendira, baztertu cen aphur bat Micasen etchera.

9. Micasec galdatu cioen nondic heldu cen. Hunec ihardetsi cioen: Lebitarra naiz Bethlehemgoa Judan, eta banoha ahal dudan, eta enetzat on dela ikusico dudan toquian egotera.

10. Micasec erran cioen: Çaude ene etchean, eta balia çaquizquit aitatzat eta apheztzat. Emanen darozquitzut, urthe bakotch, hamar cilharrezco, bi soineco eta bicitzeco behar direnac.

11. Lebitarrac on-hartu çuen eta egotu cen guiçon haren etchean, ceinac bere semeetaric bat beçala iduqui baitzuen.

12. Micasec bethe çuen haren escua, eta aphez beçala içan çuen guiçon-gaztea etchean,

13. Cioelaric: Orai badaquit Jaincoac benedicatuco nauela, lebitar odoleco apheça badudanaz gueroztic.