Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21

Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Gaçarat ere goan cen, eta han ikusiric emaztequi lilitcho bat, sarthu cen haren gana.

2. Hori aditu çutenean Filistindarrec, eta barraiatu cenean hequietan Sanson hirian sarthu cela, inguratu çuten, hirico athean çainac eçarriric; eta han gau gucia ixil-ixilac beguira egonez, goiçaldera ilkitzen cenean haren hilceco.

3. Bada Sansonec lo eguin çuen gauherditaraino, eta jaiquiric handic, hartu cituen bi athe alderdiac beren habe eta haguequin, eta bizcarrean eçarriric eraman cituen Hebroni beguira dagoen mendi cascoraino.

4. Guero maithatu çuen emaztequi bat Sorequeco haranean egoten cena, eta Dalila deitzen cena.

5. Eta haren gana ethorri ciren Filistandarren buruçaguiac eta erran cioten: Engana çaçu eta haren ganic jaquin çaçu certan duen hambateco indarra; nola garhait deçaquegun, eta jasanaraz deçoquegun estecatu ondoan. Hori eguin nahi baduçu, bakotchac emanen darozquitzugu hameca ehun cilharrezco.

6. Dalilac erran cioen beraz Sansoni. Erradaçu, othoi, certan datza çure indar gaitz hori, eta certaz behar cintazque estecatu çuc ecin ihes eguiteco?

7. Sansonec ihardetsi cioen: Estecatzen banindute çainezco çazpi soka, ez oraino idortuac, bainan cimailduac direnez, berce guiçonac beçala herbal içan nindaiteque.

8. Filistindarren satrapec ekarri ciozcaten Dalilari çazpi soka, erran çuen beçalacoac, eta hequietaz estecatu çuen Sanson.

9. Etchean gordeac cituelaric celatariac, guela batean gauçaren akabançari beguira çaudecenac, oihu eguin cioen: Sanson, gainean dituc Filistindarrac! Sansonec hautsi cituen lokarriac, hala nola ixtupazco hari bat xabillaz bihurtua hauts bailitaque, suaren hatsa harcen duenean. Eta etzuten eçagutu certan çatzan haren indarra.

10. Dalilac erran cioen: Huna trufatu çarela nitaz, eta gueçurrez minçatu çare: orai bederen erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu.

11. Sansonec ihardetsi cioen: Esteca banindeçate soka berriz egundaino erabiliac içan ez direnez, herbal eta berce guiçonac iduri içan nindaiteque.

12. Halacoz estecatu çuen berriz Dalilac, eta guelan celatariac eçarriric, oihu eguin çuen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec lokarriac trencatu cituen oihal-hari batzuec beçala.

13. Dalilac erran cioen berriz ere: Noiz arteo enganatuco nauçu eta gueçurrez minçatuco çare? erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu. Sansonec ihardetsi cioen: Baldin ene buruco çazpi ile bilbeco hariarequin ezparçatzen baditutzu, eta itze bat horietaz estecatua lurrean landatzen baduçu, herbal içanen naiz.

14. Hori eguin ondoan, Dalilac erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec, lotaric jauztean, atheratu çuen itzea bere ile eta hariarequin.

15. Eta Dalilac erran cioen: Nola dioçu maite nauçula, çure bihotza ez delaric enequin? Hiruretan gueçurra erran darotaçu, eta ez darotaçu nahi içan erran, certan datzan çure indar gaitza.

16. Eta nola cihitaca hari baitzitaioen, asco egunez bethi ondotic descansu aphur bat utzi gabe, haren bihotzac amor eman çuen, eta hilceco heineraino erkitu cen.

17. Orduan eguia aguertuz, Sansonec erran cioen Dalilari: Biçarnabala ez da egundaino igan ene buruaren gainera, ceren naicen Naçarearra, erran nahi da ene amaren sabeletic Jaincoari consecratua naicela: murrizten balitz ene burua, ene indarra ene ganic goan laiteque, herbal nindaiteque eta bilhaca berce guiçonac beçala.

18. Dalilac, ikusiric bere barneco berri gucia aithortu cioela, igorri çuen Filistindarren aitzindarietara eta gaztiatu cioten: Igan çaizte behin oraino, ceren idequi baitarot orai bere bihotza. Hauquiec igan ciren, berequin harturic aguindu çuten dirua.

19. Dalilac bere alçoan lokarraraci çuen Sanson eta burua makurraraci cioen bere bulharren gainera. Deithu çuen biçar-eguilea eta murritzaraci ciozcan haren çazpi ile ezparçuac, eta abiatu cen haren kencen eta bulkatzen; ecic ordu berean goan citzaioen bere indarra;

20. Eta erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Lotaric jauztean, Sansonec eguin çuen bere baithan: Atheraco naiz lehenago eguin dudan beçala, eta ene burua libratuco dut; ez baitzaquien bere ganic goan citaioela Jauna.

21. Filistindarrec hartu çutenean, iraici ciozcaten berehala beguiac, eta gathez lothuric, eraman çuten Gaçara; eta presondegui batean hersiric, irin ehaiten hariaraci çuten.      

22. Jadanic haren ileac berriz handitzen hasiac ciren,

23. Eta Filistindarren aitzindariac elkar gana bildu ciren bitima ederrenac Dagon, beren jaincoari imolatzeco, eta barazcari handi baten eguiteco, ciotelaric: Gure jaincoac escuratu darocu Sanson, gure etsaia.

24. Eta populuac ere ikustenez hori, goresten çuen bere jaincoa, solas berac erranez: Gure jaincoac escuetara eman darocu gure etsaia, gure lurra xahutu eta hainitzac hil dituena.

25. Eta barazcaritan boztuz, onthurunçaren ondoan, manatu çuten deithua içan cedin Sanson, hequien irrigarri içateco. Sanson presondeguitic erakarriric, hequien aitzinean dostagailutzat erabilia cen, eta xutic eçarri çuten bi haberen erdian.

26. Hunec erran cioen bere urhatsetan bidatzen çuen muthilari: Utz neçaçu uquitzera habeac ceinen gainean baitago etche gucia, horien gainean berma nadien eta aphur bat phausa.

27. Bada, etchea guiçonez eta emaztequiz bethea cen, eta han ciren Filistindarren aitzindari guciac, eta hegazteguitic eta gaineco salhatic beguira çaudenac Sansonen dostetari baciren, guiçon eta emaztequi, hirur milaren ingurua.

28. Sansonec Jaunari dei eguinic erran çuen: Jainco Jauna, orhoit çaite nitaz; ene Jaincoa bihur diçadaçu orai ene leheneco indarra, ene Jaincoa, asper nadien ene etsaietaric, eta ene bi beguien galçapenarençat asperraldi bat athera deçadan.

29. Eta lothuric bi habeei, ceinen gainera baitzagoen etchea, bat çaducalaric escu escuinaz eta bercea ezquerraz,      

30. Erran çuen: Filistindarrequin gal bedi ene bicia. Eta habeac hazcarqui iharrosiric, etchea erori cen aitzindari gucien eta han cen berce ostearen gainera; eta bera hilcean, hainitz guehiago xahutu çuen guiçon, aitzinean bici celaric hil çuen baino.

31. Haren anaiac eta ahaidego gucia jautsi ciren; hartu çuten haren gorphutza, eta Saraaren eta Esthaolen artean ehorci çuten bere aita Manueren hobian: eta juiatu çuen Israel hogoi urthez.