Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21

Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hequietan bici cen guiçon bat guciz hazcar eta guerlaria, Jephte Galaadtarra, nescatcha lilitcho baten semea, Galaaden ganic sorthua.

2. Bada, Galaadec içatu çuen bere emaztea, ceina ganic haurrac içatu baitzituen. Hauquiec, handitu ondoan, Jephte camporat eman çuten, ciotelaric: Ez haiteque içan gure aitaren ondore, berce ama batenganicacoa haicelacotz.

3. Jephte hequiei ihesca eta bazter eguinez egotu cen Tobeco lurrean. Haren gana bildu ciren guiçon erromes eta ohorgoan hari ciren batzuec, eta buruçagui bati beçala jarraiquitzen citzaizcoen hari.

4. Egun hequietan çuten guerla Amonen semeec Israelen contra.

5. Eta borthizqui hersatzen çutelacotz, Galaadeco çaharrac goan ciren Jephteren erakarraraztera beren lagunçara Tobeco lurretic.

6. Eta erran çaroeten: Çato, gure buruçagui içan çare, eta guduca çatzu Amonen semeac.

7. Jephtec ihardetsi çaroeten: Ez othe çarete çuec ni higüincen nauçuenac eta ene aitaren etchetic kendu nauçuenac, eta orai beharraren beharrez heldu çarete ene gana?

8. Galaadeco aitzindariec erran çuten: Hargatic heldu gare orai çu gana, gurequin bideari eman çaitecençat, guduca çaiten Amonen semeen contra, eta Galaaden egoten diren gucien buruçagui içan çaitecen.

9. Jephtec berriz erran çaroeten: Eguiazqui heldu baçarete çuençat guduca nadien Amonen semeen contra, eta Jaunac escuetarat ematen balin badarozquit, içanen naiz çuen buruçagui?

10. Ihardetsi çuten: Hauquiec ençuten dituen Jauna, bera da bitharteco eta lekuco, aguinduac eguinen ditugula.

11. Jephte goan cen beraz Galaadeco aitzindariequin, eta populu guciac eguin çuen bere buruçagui. Jephtec Masphan erran cituen Jaunaren aitzinean bere errateco guciac.

12. Eta bidalquinac igorri cituen Amonen semeen erregueri, erran ceçotençat: Cer da çure eta ene artean, ethorri baitzare ene contra, ene lur guciaren xahutzera?

13. Erreguec ihardetsi çaroeten: Ethorri naiz ceren Israelec hartu darotan ene lurra, Eguiptotic igan denean, Arnongo muguetaric Jaboqueraino eta Jordaneraino: orai beraz baquezqui hura bihur biaçaçut.

14. Jephtec guiçon berez gaztiatu çuen berriz, eta manatu çaroeten erran ceçoten Amongo erregueri:

15. Hau dio Jephtec: Israelec ez du hartu ez Moaben lurric, ez-etare Amonen semeenic:

16. Bainan Eguiptotic igan denean, mortuz ibili da itsaso Gorriraino, eta ethorri da Cadesera;

17. Eta bidalquinac igorri içan diozca Edomi, cioelaric: Utz neçaçu çure lurretic iragaitera. Ez ditu onhetsi nahi içan gure othoitzac. Halaber Moabeco erregueri igorri dio, eta hunec ere erdeinuca ez du eman nahi içan iragan-bidea. Guelditu da beraz Cadesen;

18. Eta ingurua eguin du Edomen eta Moaben lurren sahetsetic; ethorri da Moaben iguzqui-haiceco aurkinçaren parrera, eta campatu da Arnonez hunaindian. Ez du nahi içan sarthu Moaben eremuetan, ecen Arnon da Moaben lurreco mugaquidea.

19. Hargatic Israelec bidalquinac igorri diozca Sehoni, Amorhearren erregueri, Hefebonen çagoenari, eta erran çaroen: Çure lurretic iragaitera utz gaitzaçu hibairaino.

20. Harec ere Israelen solasac erdeinatuz, ez du iragaiterat utzi bere eremuetaric: bainan nihonereco guiçoncea bilduric, haren contra atheratu da Jasara, eta hazcarqui bihurcen çaroen;

21. Bainan Jaunac arthiqui du bere armada guciarequin Israelen escuetara, ceinac jo baitu, eta jabetu da leku hartan çagoen Amorhearraren lurraz,

22. Eta haren eremu guciez Arnondic Jaboqueraino, eta mortutic Jordaneraino.

23. Horreletan Israelgo Jainco Jaunac xahutu du Amorhearra, haren contra haren Israelgo populuac gudu emanez, eta orai çu nahi çare haren lurrean nausitu?

24. Etzaizquitzu çucembidean çor Camos, çure jaincoac goçatzen dituen lurrac? Orobat gure Jainco Jaun garaitiarrac ardietsi dituenac, gure goçamenera erorcen dira.

25. Hobea othe çare Moabeco erregue, Balac Sephorren semea baino? ala erakuts deçaçuque Israelen contra arranguratu eta guducatu dela,

26. Israel egotu denean Hefebonen eta hango herrietan, Aroerren eta hango herrietan, edo Jordanearen heguico hiri gucietan, hirur ehun urthez? Nolaz horremberceco ephe lucean ez duçue horren gainean bilhatzerat eguin?

27. Ez darotzut beraz nic hoben eguiten, bainan çu cerabilça ene contra gaizqui, çucena ez den guerla bat niri biztuz. Jaunac, egun hunen juieac juia beça Israelen eta Amonen semeen artean.

28. Amonen semeen erreguec etzituen onhetsi nahi içan Jephtec bere bidalquinez gaztiatu ciozcan solasac.

29. Eta Jaunaren izpiritua jarri cen Jephteren gainean, ceinac inguratzen cituelaric Galaad, Manase, eta Galaadeco Maspha ere, eta handic iragaiten Amonen semeetara,

30. Jaunari botu eguin çuen, cioelaric: Baldin Amonen semeac ematen badituçu ene escuetara,

31. Edocein ilki dadien ene etcheco athetic, eta ene bidera ethor dadien Amonen semeetaric baquearequin bihurtuco naicenean, haina holocaustetan escainico diot Jaunari.

32. Guero Jephte iragan cen Amonen semeetara, hequien guducatzeco; eta Jaunac eçarri cituen haren escuan.

33. Eta sarrasqui gaitzaz jo cituen hogoi hiri Aroerdic Menithera hel arteo, eta Abeleraino, ceina baita mahastien erdian; eta Amonen semeac Isrealgo semeez aphalduac içan ciren.

34. Bainan Masphatic bere etchera itzulcen celaric Jephte, atabala joz eta dançan bidera ethorri citzaioen bere alaba bakarra, ecen berce haurric etzuen.

35. Hura ikusi çuenean, Jephtec phorrocatu cituen bere soinecoac: Ai enea! enganatu nauçu, ene alaba, eta enganatu duçu çure burua: ecen Jaunari idequi diot ene ahoa, eta berceric ecin eguinen duquet.

36. Alabac ihardetsi cioen: Ene aita, Jaunari idequi badioçu ahoa, edocein gauça aguindu dioçun, eguiçu ene gainean, emanac içan çarozquitzunaz gueroztic çure etsaien gainean aspercunde eta garhaicia.

37. Eta oraino erran cioen aitari: Othoizten çaitudan gauça bakar bat onhets darotaçu: utz neçaçu mendietara bi hilabethez goatera, ene doncellatasuna deithora deçadan ene lagunequin.

38. Jephtec ihardetsi cioen: Çoaci. Eta utzi çuen bi hilabethez. Eta goaten cenean bere lagun eta adisquideequin, bere doncellatasuna deithoratzen çuen mendietan.

39. Bi hilabetheac iragan-eta, bihurtu cen bere aitaren gana, eta Jephtec nola botua eguin, hala bethe çuen bere alaba guiçona eçagutu etzuenaren gainean. Handic hedatu cen aztura Israelen, eta ohitza beguiratua da oraino,

40. Israelgo alabac elkarretara urthe buruan bilcecoa, Jephte Galaadtarraren alaba lau egunez deithoratzeco.