Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21

Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Abimelequen ondotic, Israelen buruçaguitzat atheratu cen Thola, Phuaren semea, Phua baitzen Abimelequen osaba aita-aldecoa, Isacarren leinutic, eta Thola Samirren egoten cen, Efraimgo mendian.

2. Israel juiatu çuen hogoi eta hirur urthez, eta hil içan cen, eta ehorci çuten Samirren.

3. Haren ondoco içan cen Jair Galaadtarra, ceinac juiatu baitzuen Israel hogoi eta bi urthez.

4. Bacituen hogoi eta hamar seme, hogoi eta hamar astocumeren gainean jarcen cirenac, eta cirenac buruçagui Galaad-herrian hogoi eta hamar hiritan, ceinac haren icenetic orai arteo deithuac baitira Haboth Jair, erran nahi da Jairren hiriac.

5. Eta Jair hil içan cen, eta ehorci çuten Camon deitzen den lekuan.

6. Bainan Israelgo semeec, bekatu çaharrei berriac iratchiquiz, gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean; cerbitzatu cituzten Baalen eta Astarothen idolac, Siriaco, Sidoneco, Moabeco, Amonen semeen eta Filistindarren jaincoac; utzi çuten Jauna, eta etzuten guehiago adoratu.

7. Jauna hequien contra hasarreturic, arthiqui cituen Filistindarren eta Amonen semeen escuetara.

8. Eta Jordanez haindian egoten ciren guciac Amorhearraren lurrean, ceina baita Galaaden, hemeçorci urthez atsecabeztatuac eta gogorqui çaphatuac içan ciren;

9. Hambatetaraino, non Amonen semeec, Jordanea iraganic, larrutu baitzituzten Juda, Benjamin eta Efraim: eta hestura handitan içan cen Israel.

10. Eta Jauna gana deihadar eguinez, erran çuten: Çure alderat bekatu eguin dugu, ceren utzi dugun gure Jainco Jauna eta Baal cerbitzatu.

11. Jaunac erran cioeten: Eguiptoarrec, Amorhearrec, Amonen semeec eta Filistindarrec,      

12. Sidondarrec ere, eta Amalequec, eta Canaanec etzaituztete beihalan çaphatu? eta oihu eguin duçuenean niri, etzaituztet hequien escuetaric atheratu?      

13. Eta halere utzi nauçue eta cerbitzatu ditutzue jainco arrotzac. Hargatic ez naiz guehiago çuen libratzen harico.

14. Çoazte, eta dei eguioçuete hautatu ditutzuen jaincoei; berec athera betzazte hesturaco orduan.

15. Eta Israelgo semeec Jaunari erran cioten: Bekatu eguin dugu: ordainez eguiguçu atseguin duqueçuna, bakarric orai libra gaitzatzu.

16. Hori erraitearequin, beren eremu gucietaric arthiqui cituzten jainco arrotzen itchurac, eta cerbitzatu çuten Jainco Jauna, ceina uquitua içan baitzen hequien çorigaitzez.

17. Bizquitartean Amonen semeec oihuca landatu cituzten beren campac Galaaden; eta hequien contra bilduric, Israelgo semeac campatu ciren Masphan.

18. Eta Galaadeco aitzindari bakotchac bere hurbilecoei erran çaroeten: Gutaric lehena Amonen semeen contra guduan hasico dena, haina içanen da Galaadeco populuaren buruçagui.