Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Jaunarekiko ituna hautsi

1-2. Ituneko aginduak Juda eta Jerusalemgo bizilagunei adierazteko agindu zidan Jaunak

3. eta beraren, Israelgo Jainkoaren, mezu hau hots egiteko: «Madarikatua nire ituneko aginduak onartzen ez dituena!

4. Egiptotik, burdina urtzeko labe hartatik, atera nituenean, zuen gurasoekin egin nuen ituna bera da. Orduan agindu nien: “Nire mintzoa aditu eta nik agindutako guztia betetzen baduzue, nire herri izango zarete eta ni zuen Jainko,

5. eta beteko dut zuen gurasoei zin egindakoa, alegia, esnea eta eztia darizkion lurraldea emango niela”. Lurralde hori orain daukazuena da, hain zuzen».Nik erantzun nion: «Bai, Jauna».

6. Orduan, Jaunak: «Zoaz Judako hirietara eta Jerusalemgo kaleetara eta hots egin nire mezu hau: Onartu nire aginduak eta bete.

7. Egiptotik atera nituenetik gaurdaino zin-zinez eta atergabe eskatu diet zuen gurasoei obeditzeko.

8. Baina ez didate aditu, ezta jaramonik egin ere, baizik eta beren joera gaiztoei jarraitu diete setati. Itunaren eginbeharrak betetzeko agindu diet, baina ez dituzte bete; horregatik erori zaizkie gainera itunean ezarritako madarikazioak».

9. Eta honela jarraitu zuen Jaunak: «Judako jendea eta Jerusalemgo bizilagunak azpijokoan ari dira nire aurka.

10. Nire aginduak onartu ez zituzten arbasoen erruetara itzuli dira; beste jainkoen ondoren joan dira beroriek gurtzeko. Bai Israelek, bai Judak hautsi egin dute beren arbasoekin egin nuen ituna.

11. Horregatik, hala diot nik, Jaunak: Ezin izango diote ihes egin bidaliko diedan zoritxarrari. Deiadar egingo didate, baina ez diet entzungo.

12. Jerusalemgo eta Judako beste hirietako jendeak intsentsua erretzen zien jainkoengana joko du orduan laguntza eske deiadarka; baina haiek ezin izango dituzte inola ere salbatu zoritxar-egunean.

13. Judak hiriak bezainbat jainko ditu; Jerusalemen kaleak bezainbat aldare eraiki dituzte Baal lotsagarriari intsentsua erretzeko.

14. Baina zuk, Jeremias, ez eskatu herri honen alde, ez egin erregurik, ez otoitzik, ez baitizut entzungo zoritxarrean laguntza eske dei egitean».

15. Honela dio Jaunak:«Zer ari da Israel, ene maitea,nire tenpluan?Zer, hainbeste gaiztakeriaegin ondoren?Promesek eta sakrifizioetakoabereekzoritxarra aldenduko diotelauste ote du?Orduan bai egingo lukeelapozarren oihu!

16. “Fruitu ederreko olibondo heze”izenaeman nion behinola;orain, ordea, hostoa erreko diotesugar bizian,eta adarrak hautsiko.

17. «Nik, Jainko ahalguztidun honek, landatua nuen Israel; baina orain zoritxarra erabaki dut neure herriaren aurka, Israelek eta Judak egin dituzten gaiztakeriengatik, iraindu egin bainaute Baali intsentsua errez».

Beretarrek Jeremias hil nahi

18. Jaunak jakinarazi zidan etsaiak azpilanean ari zirela nire aurka; berak ireki zizkidan begiak horretaz konturatzeko.

19. Hiltzera daramaten bildots otzanaren antzeko nintzen ni, eta ez nuen nire kalterako zerabiltzaten asmo txarren berririk: «Bota dezagun zuhaitza bere mardulean; ken dezagun bizidunen artetik, ez dadila haren oroitzapenik ere geldi».

20. Orduan, honela egin nuen otoitz:«Zu, Jaun ahalguztiduna,epaile zuzena zara,gizakiaren buru-bihotzakaztertzen dituena.Zure esku utzi dut neure auzia:ikusiko ahal dut zure mendekuaetsaien bizkar!»

21. Anatoteko jendea niri bizia kendu nahian dabil, Jaunaren izenean hitz egiten jarraitzen badut, beren eskuz hilko nautela mehatxuka.

22. Honela dio, bada, Jaun ahalguztidunak: «Hartuko dizkiet kontuak; gerran hilko dira berorien gazteak, goseak seme-alabak.

23. Anatoteko jende artetik inor ere ez da bizirik geldituko, zorigaitza bidaliko diedan kontuak hartzeko egunean».