Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Bi saskikada-piku, bi patu

1. Jaunak bi saskikada-piku erakutsi zizkidan, tenplu aurrean ezarriak. Ordurako, Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara eramanak zituen Joiakimen seme Jekonias Judako erregea, Judako buruzagiak, artisauak eta errementariak.

2. Saski bateko pikuak oso onak ziren, uztako hoberenak; bestekoak, aldiz, oso txarrak, janezinak izateraino hondatuak.

3. Jaunak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu, Jeremias?Nik erantzun:—Pikuak: onak benetan aukerakoak dira; txarrak, aldiz, guztiz txarrak, janezinak izateraino hondatuak.

4. Orduan, Jaunak bere mezua adierazi zidan:

5. «Atsegin da piku on hauek ikustea, ezta? Bada, halaxe, begi onez ikusten ditut babiloniarren lurraldera jaurti ditudan Judako erbesteratuak.

6. Nire begiak haiengan jarri ditut on egiteko: herrialde honetara itzularaziko ditut, eraiki egingo ditut eta ez eraitsi, landatu eta ez erauzi.

7. Adimena emango diet ni Jauna naizela ezagut dezaten; nire herri izango ditut eta ni beren Jainko izango naute, bihotz osoz itzuliko baitira niregana.

8. «Sedekias, Judako erregea, buruzagiak eta herrialde honetan gelditu diren Jerusalemgo bizilagunak eta Egipton bizi direnak, berriz, piku txar eta janezinak izateraino hondatutako horiek bezala hartuko ditut.

9. Izugarrizko eskarmentu izango dira munduko erreinu guztientzat; lotsaizun eta iseka-gai izango dira, koplak aterako dizkiete eta madarikatu egingo jaurtiko ditudan toki guztietan.

10. Gerra, gosea eta izurria bidaliko dizkiet, beraiei eta beraien gurasoei eman nien lurraldetik suntsitu arte».