Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 47 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Filistearrentzat

1. Jaunak mezu hau eman zion Jeremias profetari filistearrentzat, faraoiak Gazari eraso baino lehen.

2. Honela dio Jaunak:«Urak hazi egin dira iparraldean,uholde oldartsu bihurtu:herrialdea eta bertako guztia,hiria eta bertan bizi direnak,dena estaltzen dute.Jendea oihuka dabil laguntza eske,bizilagun guztiak garrasika,

3. zaldien lauoinka-hotsa,guda-gurdien burrunbaeta gurpilen karranka entzutean.Gurasoek ezin diete haurrei lagundu,indarrik gabe daude eta.

4. Etorri baita eguna,filistear guztiak suntsituko dituena,Tiro eta Sidonidefendatzaile bat ereutziko ez diena.Bai, suntsitu egingo ditu Jaunakfilistearrak,Kreta uhartetik etorri zirenak.

5. Gazakoak burusoil daude dolutan,Axkelongoak mutu.Lautadan bizirik geldituok,noiz arteurratuko dituzue gorputzak?

6. Hau esango dute:“Ai Jaunaren ezpata!Noiz hartu behar duzu atseden?Bildu zorrora, zaude, gelditu!”

7. Baina nola hartu atseden,Jaunak agindu badio?Axkelonen eta kostaldean,hor behar du bere egitekoa bete!»