Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Idoloak eta egiazko Jainkoa

1. Entzun, Israel herri, Jaunak iragartzen dizun mezua.

2. Hau dio Jaunak:«Ez egokitu jentilen ohituretara,ez izan zeruko seinaleen beldur,atzerritarrek ohi duten bezala.

3. Herri horien erlijioahutsaren pareko:horien idoloakbasoan ebakitako egur-puskak dira,artisauaren eskuak zizelez landuak,

4. urre eta zilarrez apainduaketa iltzez eta mailuz josiak,eror ez daitezen.

5. Meloi-soroko txorimalo dirudite:ez dakite hitz egiteneta garraiatu egin behar dituzte,ez baitira ibiltzeko gauza.Ez izan horien beldur:ezin dute kalterik egin,ezta onik ere».

6. Ez da zu bezalakorik, Jauna!Handia zara zu,handiak zure izena eta indarra.

7. Nork ez dizu begirune izango,herrien Errege?Zuri bakarrik zor zaizu hori!Ez duzu parekorikherrietako jakintsueta erregeen artean.

8. Inozoak eta zentzugabeakdira denak:zurezko idoloetara doazikasbide hartzera!

9. Beraien idoloakartisau eta zilarginen lan dira,Tarsisko zilarrezeta Ufazko urrez estaliak,purpura more eta gorriz jantziak.

10. Jauna, berriz, egiazko Jainkoa da,Jainko bizia eta betiereko Erregea:hura haserretzean, lurrak dardara;nazioek ezin diote eutsiharen haserre-suminari.

11. Horregatik, esan atzerritarrei: «Zeru-lurrak egin ez dituzten jainkoak desagertu egingo dira mundutik, zerupeko lurralde guztietatik».

Kreatzaileari gorazarrea

12. Jaunak bere ahalmenaz egin du lurra,bere jakinduriaz ezarri mundua,bere adimenaz zabaldu zerua.

13. Haren aginduzurak zeruan pilatzen dira,hodeiak zerumugan gora igotzen,erauntsiak tximistaka lehertzen,haizea bere gordelekuetatikateratzen.

14. Orduan, gizaki orozoraturik gelditzen da, ulertezinik;zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,

15. zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.

16. Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!

Gure oihal-etxola hondatua

17. Jerusalemgo bizilagunok,setiaturik zaudete!Bildu zeuen gauzaketa atera lurraldetik.

18. Honela dio Jaunak:«Begira, oraingo honetanurrutira jaurtiko ditutherrialde honetako bizilagunak.Estu hartuko ditut,ezin izango da inor libratu».

19. Orduan, herriak oihu:«Ai ene, hau hondamena gurea!Sendagaitza gure zauria!Eta gu, gaitz eramangarriaizango zelakoan!

20. Hondatua dago gure oihal-etxola,lokarri guztiak etenda.Seme-alabak kendu dizkigute,ez da bat ere gelditugure etxola jasotzeko,oihalak zabaltzeko.

21. Gure gobernariekburua galdu dute,ez diote Jaunari kontsulta egiten.Horregatik, porrot egiten dute,eta horiek gidaturiko herriasakabanaturik dabil».

22. Entzun mezu hau:Badator herri batiparraldetik istilu handiz,Judako hiriakbasamortu eta txakal-zulobihurtzera.

Profetaren otoitza

23. Badakit, Jauna,gizakia ez delabere jokabidearen jabe,ezin duela aukeratu bere ibilbidea.

24. Zentza gaitzazu neurriz,ez haserrez,ez gaitzazun ezereztu.

25. Hustu zeure suminaaintzat hartzen ez zaituzteneta dei egiten ez dizutennazioen gain,Jakoben herria irentsi baitute,lurraldea hondatu.