Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 1 Elizen Arteko Biblia (EAB)

PROFETAREN AURKEZPENA (1, 1-19)

1. Jeremiasen mezua eta bizitzako gertakariak. Jeremias Hilkiasen semea zen, Benjaminen herrialdeko Anatot hirian bizi ziren apaizetariko batena, alegia.

2. Mezu hauek Judako errege Amonen seme Josiasen erregealdiko hamahirugarren urtean zuzendu zizkion Jaunak Jeremiasi;

3. baita geroago ere, Josiasen seme Joiakim Judako errege izan zen garaitik Josiasen beste seme baten, Sedekiasen, erregealdiko hamaikagarren urtearen azkena arte. Urte horretako bosgarren hilean Jerusalemgo bizilagunak erbesteratu zituzten.

Jeremias profeta izendatu

4. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

5. «Amaren sabelean sortu aurretikaukeratu zintudan;sabeletik irten aurretiksagaratu zintudaneta profeta izendatu,nire mezua herriei iragartzeko».

6. Nik erantzun nion:«Ai, Jainko Jauna!Gazteegia naiz,eta ez dezaket hitz egin».

7. Baina Jaunak esan zidan:«Ez esan gazteegia zarenik.Nik nora bidali,hara joango zara;nik zer agindu,hura esango duzu.

8. Ez izan jendearen beldur,zeurekin izango bainauzuzu libratzeko.Hala diot nik, Jaunak».

9. Orduan, eskuaz ezpainak ukitu eta esan zidan:«Neure hitzak jartzen dizkizutezpainetan;

10. agintea ematen dizut gaurerreinu eta nazio guztien gain,erauzi eta iraultzeko,hondatu eta eraisteko,eraiki eta landatzeko».

Lehenengo ikuskariak eta agerpenak

11. Jaunak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu, Jeremias?Nik erantzun:—Almendrondo-adarra ikusten dut erneta.

12. Eta Jaunak niri:—Ongi ikusi duzu; bada, halaxe nago ni ere erne neure hitza betetzeko.

13. Jauna mintzatu zitzaidan berriro:—Zer ikusten duzu?Nik erantzun:—Eltze bat ikusten dut irakiten, iparraldetik hegoalderantz iraultzear.

14. Orduan, Jaunak esan zidan:«Iparraldetik sortuko daherrialdeko bizilagun guztiakjoko dituen ezbeharra.

15. Hara, neuk bilduko ditutiparraldeko leinueta erresuma guztiak.Etorri eta Jerusalemgo ateetankokatuko dira,harresi inguru guztian,eta Judako beste hirien aurrean.Hala diot nik, Jaunak.

16. «Zigortu egingo ditut beren txarkeria guztiengatik, ni baztertuz, jainko arrotzei intsentsua erre baitiete eta beren eskuz eginiko idoloen aurrean ahuspeztu.

17. Zu egon prest aginduko dizudan guztia adieraztera joateko. Ez izan horien beldur; bestela, zeuri sartuko dizut nik horienganako beldurra.

18. Gotorleku egiten zaitut gaur, burdinazko zutabe eta brontzezko hesi, herrialde guztiaren aurka: Judako errege eta buruzagien aurka, apaiz eta herritarren aurka.

19. Kontra egingo dizute guztiek, baina ez zaituzte menderatuko, zeurekin izango bainauzu zu libratzeko. Nik, Jaunak, esana».