Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ekarri zuten, bada, Jainkoaren kutxa eta Davidek harentzat jasoa zuen oihal-etxolaren erdi-erdian ezarri. Ondoren, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jainkoari.

2. Oparien eskaintza bukatzean, Davidek bedeinkatu egin zuen herria Jaunaren izenean,

3. eta israeldar guztiei, gizaseme nahiz emakume, ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.

Lebitarrek Jauna goretsi

4. Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek Jaunaren kutxa aurrean zerbitzaldia egin eta Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten.

5. Asaf zen zuzendaria, Zakarias laguntzailea; Jeielek, Xemiramotek, Jehielek, Matitiasek, Eliabek, Benaiasek, Obed-Edomek eta Jeielek musika-tresnak, harpak eta zitarak jotzen zituzten, eta Asafek berak jotzen zituen txilinak.

6. Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean.

7. Egun hartan agindu zien lehen aldiz Davidek Asafi eta beronen ahaideei kanta ziezaiotela Jaunari gorespen kantu hau:

8. «Goretsazue Jauna, dei egin berari,jakinarazi herrien arteanharen egintza bikainak.

9. Kanta iezaiozue,jo soinua berarentzat,kontatu haren egintza mirariak.

10. Harro zaitezte hartaz,Jainko santuaz,poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!

11. Jo ezazue Jaunarengana,indartsuagana,bila etengabe haren aurpegia.

12. Izan gogoanhark egindako miragarriak,haren egintza harrigarriaketa agindu zuzenak,

13. zuek, haren zerbitzariIsraelen jatorrikook,Jakoben ondorengook,haren aukeratuok!

14. «Bera da Jauna, gure Jainkoa,lur osoaren gobernaria.

15. Gogoan du etengabe bere ituna,mila gizalditarako hitzemana:

16. Abrahamekin eginiko ituna,Isaaki emaniko zin-hitza.

17. Jakobi legetzat ziurtatua,Israeli betiko ituntzat emana,

18. hau esatean:“Zuei dizuet emangoKanaan lurraldea,hauxe da zuen ondare-zatia”.

19. «Gutxi batzuk besterik ez ziren,etorkin-taldetxo bat besterik ez;

20. nazio batetik bestera ibili ziren,erreinuz erreinu.

21. Baina Jainkoak ez zuen utziinork zapal zitzan,haiengatik erregeakmehatxatu zituen:

22. “Ez ukitu nire aukeratuak,ez egin kalterik nire profetei”.

23. «Kanta Jaunari, lurtar guztiok,hots egin egunez egun salbatzaile dela.

24. Zabaldu haren ospea atzerrietan,haren mirariak herri guztietan!

25. Handia baita Jauna,guztiz goresgarria,jainko guztien aldean beldurgarria.

26. Huts diraatzerritarren jainko guztiak;Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.

27. Distira eta handitasunaditu inguruan,indarra eta poza bere bizilekuan.

28. Goretsi Jauna, munduko herriok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,

29. goretsi Jaunaren izen ospetsua!Sartu haren aurreraeskaintzak eramanez,adora Jauna,bere santutasunez agertzean.

30. «Ikara zaitezte haren aitzinean,lurtar guztiok!Sendo ezarri du mundua,ez du koloka egingo.

31. Poz bedi zerua, alaitu lurra,esan atzerrietan: “Errege da Jauna”!

32. Egin beza burrunba itsasoaketa bertako guztiak,egin festa landa zabalaketa bertan dagoenak,

33. poz-oihu basoko zuhaitzek oro,lurra gobernatzera datorrenJaunaren aurrean.

34. Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.

35. Esaiozue: “Salba gaitzazu,Jainko salbatzaile horrek.Aska gaitzazueta bildu nazioen artetik,zure izen santuari eskerrak emanez,zure gorespena harro abes dezagun.

36. Bedeinkatua Jauna,Israelen Jainkoa,betidanik betidaino!”»Orduan herri osoak esan zuen: «Amen! Gora Jauna!»

Kultua Jerusalemen eta Gabaonen

37. Jaunaren itun-kutxa aurrean zerbitzua etengabe egiteko agindu zien Davidek Asafi eta honen ahaideei, egunero txandak eginez.

38. Obed-Edom eta honen hirurogeita zortzi ahaideak, Jedutunen seme Obed-Edom eta Hosa atezain ziren.

39. Tzadok apaizari eta honen ahaideei, Gabaongo kultu-lekuan, Jaunaren egoitzan, egoteko agindu zien.

40. Etengabe, goiz eta arratsalde, erre-opariak eskaini behar zituzten aldarean, eta Jaunak Israeli emandako legean idatzia dagoen guztia bete.

41. Laguntzaile zituzten Heman eta Jedutun, baita Jauna goretsiz «Haren maitasuna betikoa baita» kantatzeko aukeratu eta izendatu zituzten beste haiek ere.

42. Jainkoaren gorespen-kantuei laguntzeko, musika-jotzaileek erabiltzen zituzten turuta, txilin eta gainerako musika-tresnez Heman eta Jedutun arduratzen ziren. Jedutunen semeak atezain ziren.

43. Dena bukatzean, jendea nor bere etxera joan zen, eta David ere bere etxea bedeinkatzera itzuli zen.