Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 1 Elizen Arteko Biblia (EAB)

BELAUNALDI ZERRENDAK (1,1—9,34)

Uholde aurretikoak

1. Adam, Set, Enox,

2. Kenan, Mahalalel, Jered,

3. Henok, Matusalem, Lamek,

4. Noe. Noeren semeak: Sem, Kam eta Jafet.

Noeren semeen jatorritik sorturiko herriakGarai haietan ezagunak ziren herri guztiak Adamengandik zetozela adierazten dute jatorri-zerrenda hauek. Zerrenda hauetan agertzen diren izenak batzuetan herrien izenak dira, beste batzuetan arbasoenak eta beste z

5. Jafeten semeak: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras.

6. Gomerren semeak: Axkenaz, Difat eta Togarma.

7. Jabanen semeak: Elixa, Tarsis, Kitim eta Rodanim.

8. Kamen semeak: Kux, Mitzraim, Put eta Kanaan.

9. Kuxen semeak: Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka; Raemaren semeak: Saba eta Dedan.

10. Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehen gizon boteretsua munduan.

11. Mitzraimek ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak,

12. patrostarrak, kasluhtarrak eta kaftortarrak sortu zituen; azken hauengandik datoz filistearrak.

13. Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen,

14. baita jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak,

15. hibiarrak, arkitarrak, sindarrak,

16. arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak ere.

17. Semen semeak: Elam, Axur, Arpakxad, Lud, Aram, Utz, Hul, Geter eta Mexek.

18. Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber.

19. Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg zuen izena, hau da, «Zatiketa», haren garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.

20. Joktanen semeak: Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah,

21. Hadoram, Uzal, Dikla,

22. Eval, Abimael, Xeba,

23. Ofir, Habila eta Jobab; hauek guztiak Joktanen seme ziren.

Abrahamen aurreko eta ondorengoak

24. Abrahamen aurrekoak: Sem, Arpakxad, Xela,

25. Eber, Peleg, Reu,

26. Serug, Nahor, Terah,

27. Abram, hau da, Abraham.

28. Abrahamen semeak: Isaak eta Ismael.

29. Eta hauen ondorengoak: Nebaiot, Ismaelen lehen-semea alegia, Kedar, Adbeel, Mibsam,

30. Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema,

31. Jetur, Nafix eta Kedma. Hauek izan ziren Ismaelen semeak.

32. Abrahamek, Ketura bere ohaideagandik, honako seme hauek izan zituen: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Ixbak eta Xuah. Jokxanen semeak: Xeba eta Dedan.

33. Madianen semeak: Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren seme izan ziren.

34. Abrahamek Isaak ere sortu zuen. Isaaken semeak Esau eta Israel izan ziren.

35. Esauren semeak: Elifaz, Reuel, Jeux, Jalam eta Korah.

36. Elifazen semeak: Teman, Omar, Tzefi, Gatam, Kenaz, Timna eta Amalek.

37. Reuelen semeak: Nahat, Zerah, Xama eta Miza.

38. Seirren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan.

39. Lotanen semeak: Hori eta Homam. Lotanek arreba bat zuen: Timna.

40. Xobalen semeak: Alian, Manahat, Eval, Xefi eta Onam. Tzibonen semeak: Aia eta Ana.

41. Anaren semea: Dixon. Dixonen semeak: Hamran, Exban, Jitran eta Keran.

42. Etzerren semeak: Bilhan, Zaaban eta Jaakan. Dixonen semeak: Utz eta Aran.

Edomdarren errege eta leinuburuak

43. Hona hemen Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beorren semea, Dinhaba hirikoa;

44. Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa;

45. Jobaben ondoren Huxam, temandarren lurraldekoa.

46. Huxamen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menderatu zituen madiandarrak Moab lurraldean.

47. Hadaden ondoren Zamla, Masrekakoa;

48. Zamlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa;

49. Saulen ondoren Baal-Hanan, Akbor-en semea;

50. Baal-Hananen ondoren Adar, Pau hirikoa. Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena.

51. Hadaden ondoren, leinuburuek gobernatu zuten Edom; hona hemen leinuburu haien izenak: Timna, Alia, Jetet,

52. Oholibama, Ela, Pinon,

53. Kenaz, Teman, Mibtzar,

54. Magdiel eta Iram. Hauek izan ziren Edomgo leinuburuak.