Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Davidek itun-kutxa eramateko agindu

1. Davidek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buru eta buruzagi guztiekin elkarrizketatu ondoren,

2. esan zion israeldarren biltzar osoari: «Ongi iruditzen bazaizue eta Jaunak, gure Jainkoak, hala nahi badu, deia bidaliko diegu Israelgo eskualde guztietan diren gure senideei, baita herrixka eta berauen inguruetan bizi diren apaiz eta lebitarrei ere, gurekin bil daitezen.

3. Orduan, gure Jainkoaren kutxa ekarraraziko dugu geure artera; izan ere, ez gara hartaz axolatu Saulen erregealdian».

4. Biltzar osoak ontzat eman zuen hala egitea, bidezko iruditu baitzitzaion.

5. Davidek, beraz, bilarazi zituen Egiptoko errekatik Hamateko sarreraraino bizi ziren israeldar guztiak, Jainkoaren kutxa Kiriat-Jearimdik ekartzeko.

6. Israeldar guztiekin, David Juda lurraldean dagoen Baalara, hau da, Kiriat-Jearimera, igo zen, Jainkoaren kutxa handik eramateko. Kutxa hau, izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaunaren izenari eskainia dago.

7. Jainkoaren kutxa Abinadaben etxetik hartu eta gurdi berrian ezarri zuten. Uza eta Ahio zihoazen itzain.

8. David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz.

9. Kidonen larrainera heltzean, idiak irristatu egin ziren, eta Uzak, eskua luzatuz, eutsi egin zion kutxari.

10. Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari eta bertan zauritu zuen, eskua luzatu eta kutxa ukitu zuelako, eta han hil zen, Jaunaren aurrean.

11. Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza ebaki-ebaki egin zuelako, eta toki hari Peretz-Uza esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza gaurdaino.

12. Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Eta honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jainkoaren kutxa?»

13. Eta ez zuen bere etxera, Daviden Hirira, eraman kutxa, Gateko Obed-Edomen etxera baizik.

14. Hiru hilabetez egon zen Jainkoaren kutxa Obed-Edomenean, eta Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edomen etxea eta ondasun guztiak.