Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Tobiten otoitza

1. Atsekabez beterik, negar-zotinez, otoitzean hasi nintzen, hasperenka:

2. «Zuzena zara, Jauna,eta zure egintzak oro zuzenak dira,zure bideak oro errukior eta leialak;zuk epaitzen duzu mundua.

3. Arren, Jauna, oroit zaitez nitaz,begira iezadazueta ez zigortu nineure bekatuengatiketa hutsegiteengatik,ezta gure arbasoek zure kontraegin zituztenengatik ere.

4. Gure arbasoek zure aginduakbete ez zituztelakoutzi diezu etsaieiguri lapurretak egiten,gu erbesteratzen eta hiltzen.Iseka eta barre egiten digute denek,irainka garabiltzatesakabanatu gaituzunnazio guztietan.

5. Bai, zure zigor guztiak zuzenak dira,nire bekatuek eta gure gurasoenekmerezi duten bezala ni erabiltzean.Izan ere,ez ditugu bete zure aginduak,ez dugu leial jokatu zure aurrean.

6. Orain, beraz,erabil nazazu zeure gogara,hartzazu nire bizi-arnasa,desager nadila lurrazaletiketa lur bihurtu.Hobe dut hil bizi baino,gezurra dioten irainakentzuten ari bainaizeta nahigabe izugarriakhartu bainau.Libra nazazu, Jauna,larrialdi honetatik,uztazu betiko egoitzara joaten;baina ez gorde nirizeure aurpegia, Jauna.Bai, hobe dut hilnire bizitzan honelako larrialdiajasan baino;horrela, ez dut irainikentzun beharrik izango».

Neskameak Sara iraindu

7. Egun berean, Sarak ere, Mediako Ekbatanan bizi zen Raguelen alabak, bere aitaren neskameetako baten irainak entzun zituen.

8. Izan ere, emakume hura zazpi aldiz ezkondua zen; baina Asmodeo demonio gaiztoak hil egiten zion aldi bakoitzean senarra, ohi den bezala berarekin elkartu baino lehen. Neskameak, bada, esan zion emakumeari: «Zeuk hiltzen dituzu senarrak! Zazpi izan dituzu eta bakarraren izenik ere ez daramazu.

9. Zergatik zigortzen gaituzu haiek hil direla eta? Zoaz zeu ere beraiekin! Ez dezagula inoiz ere ikusi zure semerik, ez alabarik!»

10. Orduan, atsekabez beterik, negarrez hasi zen Sara eta gora igo zen, bere aitaren gelara, bere burua urkatzeko asmoz. Baina pentsatzen jarri eta esan zuen bere baitan: «Jendeak gure aita irainduko luke, esanez: “Hain maite zenuen alaba bakarra urkatu egin da, bere zoritxarraren handia ikusirik”. Eta, zahartzaroan, hilobira bidaliko nuke aita atsekabearen atsekabez. Neure burua urkatu baino hobe dut Jaunari heriotza eskatu; horrela, ez dut aurrerantzean irainik entzun beharrik izango».

Sararen otoitza

11. Une hartantxe, eskuak leihorantz luzatuz, honako otoitz hau egin zuen Sarak:«Goretsia zu, Jainko errukitsu hori!Goretsia zure izena mendez mende!Zuk eginiko guztiekgorets zaitzatela beti!

12. Zuregana jasotzen dut aurpegia,zuregana itzultzen begiak.

13. Egizu desager nadila lur honetatiketa ez dezadala berriroentzun irainik.

14. Badakizu, ene Jabe horrek,garbi nagoela,ez dudala ezein gizonekinlikiskeriarik egin.

15. Ez dut lohitu neure izenik,ezta nire aitarenik ere,erbesteratua nagoenlurralde honetan.Alaba bakarra nau aitak,ez du oinordeko izango litzatekeensemerik,ez du senide hurrekorik,ez ahaiderikni emaztetzat hartzeko modukorik.Zazpi senar galdu ditut.Zertarako, bada, bizi luzaroago?Hala ere,heriotzarik eman nahi ez badidazu,entzun bederen, Jauna,egin didaten iraina».

JAINKOAREN ERANTZUNA (3,16—11,19)

Jainkoak entzun Tobiti eta Sarari

16. Une hartan bertan, Tobit eta Sararen otoitzak entzunik, aintzaz beteriko Jainkoak

17. Rafael bidali zuen, biak sendatzera: Tobitek, begietako lausoa kendurik, Jainkoaren argia bere begiz ikus zezan, eta Sara, Raguelen alaba, Tobiten seme Tobiasi emaztetzat eman eta emakumeagandik Asmodeo demonio gaiztoa bota zezan. Sararekin ezkondu nahi zuten beste guztiek baino eskubide handiagoa zuen Tobiasek.Tobit etxartetik etxera zihoan une berean, Sara, Raguelen alaba, goiko gelatik behera zetorren.