Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Tobiten kantika

1. Tobitek esan zuen:

2. «Goretsiabetikotasunean bizi den Jainkoa!Goretsia beraren erregetza!Berak du zigortzeneta bera da errukitzen;berak jaitsarazten duHildakoen Egoitzara,lurpeko sakonetara,eta berak ateratzenhondamendi handitik.Ezerk ez duharen eskutik ihes egiten.

3. Ospa ezazue Jauna, israeldarrok,atzerritarren aurrean,berak sakabanatu zaituztenhorien artean,

4. han ikusarazi baitizuebere handitasuna.Goraipa ezazueizaki guztien aurrean,bera baitugu Jauna, geure Jainkoa,geure Aita.Bera da Jainkomenderen mendetan.

5. Zigortu egiten zaituztezeuen gaiztakeriengatik,baina errukiz hartukozaituzte denok eta bildukosakabanatu zaituztenherrialde guztietatik.

6. Itzul zaitezte berarenganabihotz-bihotzez eta gogo osoz,berarekin leial jokatzeko.Orduan, bera ere itzuliko zaizueeta ez dizue aurpegiaberriro ezkutatuko.

7. Begira zuen alde zer egin dueneta ospa ezazue aho betean.Goretsazue Jaun zuzena,goraipatu mendeetako Erregea.

8. Nik ere ospatzen dut bera,erbesteraturik naukaten herrian.Haren indarra eta edertasunaerakusten dizkiot herri bekatariari.Itzul zaitezte, bekatariok,egin beraren aurrean zuzen dena.Nork daki zuen alde jarrieta errukituko ez den.

9. Goratzen dut neure Jainkoa,goratzen zeruko Erregea,beraren handitasunean pozten naiz.

10. Dei egin biezaiote denek,ospa bezate Jerusalemen.Oi Jerusalem, hiri santua,zigortu egiten zaitu Jainkoakzeure seme-alaben eginengatik;baina errukiz hartuko ditu berrirozure seme-alaba zintzoak.

11. Ospa ezazu Jauna bihotzez,goretsi mendeetako Erregea,tenplua berrirozuregan eraiki dezaten bozkarioz.

12. Zuregan alai bitzaerbestera eramanak,zuregan maita bitza dohakabeakhurrengo gizaldi guztietan.

13. Argi biziak argi egingo dulurraren azken mugaraino.Urrutiko arrotz-herri askoeta lur-muga guztietako bizilagunaketorriko zaizkizu Jauna gurtzera,zeruko Erregearentzatesku bete emari dakartela.Gizaldi eta gizaldiekalaituko zaituzte.“Hautatua” izango duzu izenamenderen mendetan.

14. Madarikatuakirainduko zaituztenak!Madarikatuakhondatuko zaituztenak,zure harresiak eraitsi,zure dorreak botaeta zure etxeak erreko dituztenak!Baina bedeinkatuak betikozuri begirune dizutenak!

15. Ea, poz zaitezzeure seme-alaba zintzoengatik,bilduko baitzaizkizuberriro guztiaketa betiereko Jauna goretsiko dute.Dohatsuak maite zaituztenak!Dohatsuakzure bakeaz pozten direnak!

16. Dohatsuak zutaz,zuk jasandako zigorrengatik,nahigabetzen direnak,poztuko baitira zureganeta ikusiko betikotasuneanzure alaitasuna.Bai, gorets dezadan Jauna,Errege handia,

17. Jerusalem berreraikiko baitueta bertan izango baitaJaunaren etxeamenderen mendetan.Bai dohatsu ni,Jerusalemen aintza ikustekoeta zeruko Erregea ospatzekonire jatorriko norbaitgelditzen bada!Jerusalem, zafiroz eta esmeraldazberriztatuko dituzte zure ateak,zure harresi guztiak zafiroz,zure dorreak urrezeta zure aurrebabesak urre finez.Zure kaleak, Jerusalem,errubiz eta Ofirko harrizegingo dituzte.

18. Jerusalemgo ateekbozkariozko gorazarreakkantatuko dituzteeta etxe guztiek abestuko dute:“Aleluia!Goretsia Israelen Jainkoa!”Eta aukeratuekJainkoaren izen santuagoretsiko dute beti».