Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27

Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norc-ere bekatu eguin baituque guiçon bat cin eguiten ençunic, eta lekuco içatu bada edo ikustez, edo jaquinez, eta ez badu lekucotasun eman içan, jasanen du bere tzarqueria.

2. Norc-ere uquitu baituque cerbait lohiric, edo acienda ihiciac hilicacoa, edo bere baitharic hila, edo cernahi berce cierpe; ahancia ere balu bere lohidura, hobendun da eta hutsera eroria.

3. Eta uquitu badu guiçonaren lohi cerbait, likisten ohi duten lohiqueria edoceintaric, eta behin ez oharturic, guero eçagutu badu, hobenaren azpian eman da.

4. Norc-ere cin eguin baituque eta bere ahoz aguindu cerbait onic, edo tzarric, eguinen duela, eta bere aguinça bere hitzaz eta cinaz gogortu badu, eta ahanciric, guero ohartu bada bere hutsari,      

5. Penitencia eguin beça bere bekatuarençat:

6. Eta bere arthaldeetaric escaint anchu bat edo ahunz bat; eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat:

7. Bainan aciendaren escainceco ahalic ez badu, Jaunari escaint betza bi ttorttoila edo bi usocume, bat bere bekatuarençat, eta bercea holocaustetan.

8. Eta emanen diozqui apheçari, ceinac lehembicicoa escaincean bekatuarençat, burua hegaletaco aldera bihurtuco baitio, lephoari datchicoen beçala eta arras hautsi gabe.

9. Eta aldarearen sahetsa bustico du haren odolaz: eta gaineraco gucia ixurico du aldarearen oinetara, ceren bekatuarençat den.

10. Bercea ordean holocaustetan erreco du, ohitza den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.

11. Ez badetzazque esqueint bi ttorttoila edo bi usocume, bere bekatuarençat escainico du irin cethabatua, ephi baten hamargarrena: ez du hartan eçarrico olioric ez-etare gainean isensuric, ceren den bekatuarençat.

12. Eta hura emanen dio apheçari, ceinac ahurtara bat harturic, erreco baitu aldare gainean escainçailearen orhoitzapenetan.

13. Eta harençat othoitz eguiten duelaric eta garbitzen duelaric, gaineracoa beretzat içanen du saritaco.

14. Eta Jauna oraino minçatu citzaioen Moisi, erraten cioelaric:

15. Norc-ere Jaunari consecratuac çaizcoen ceremonietan oharcabez hutseguinic bekatu eguinen baitu, bere hobenarençat escainico du arthaldetaco ahari bat narriogabea, bi sicloren baliocoa, sainduteguico phisura;

16. Eta onthuco du ekarri duen bidegabea, eta eçarrico du borzgarren bat guehiago, ematen dioelaric apheçari, ceinac, aharia esqueincean, othoitz eguinen baitu harençat, eta barkatuco çaio.

17. Norbaitec jaquingabean bekatu eguiten badu, Jaunaren legueac debecatzen dituenetaric cerbait eguinez, eta hobendunac eçagutzen badu bere bekatua,

18. Apheçari erakarrico dio arthaldetaco ahari bat narriogabea, hobenaren preçamenaren heinecoa: apheçac harençat othoitz eguinen du, ceren jaquingabez huts eguin duen; eta barkatuco çaio,

19. Oharcabeco hutsa eguin dioelacotz Jaunari.