Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27

Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric:

2. Minça çaite Aaroni eta bere semeei, eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Hau da Jaunac manatu duena, dioelaric:

3. Israelgo etcheco edocein guiçonec idi bat, ardi bat edo ahunz bat hilcen badu campen barnean edo campoco aldean,

4. Eta bere escainça ez badu ekarcen tabernacle-sarcera, odolez hobendun da: nola odola ixuri balu, hala galduco da bere populuaren erditic.

5. Horren gatic Israelgo semeec apheçari erakarri behar diozcate campoan hilcen dituzten bitimac, Jaunari consecratuac içan ditecençat lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta baquezco bitima hequiec imola detzoten Jaunari.

6. Eta apheçac ixurico du odola Jaunaren aldarearen gainean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta bilgorra erreco du, Jaunari goço çaioen usainetan:

7. Eta ez dituzte batere guehiago beren bitimac imolatuco debruei, ceinequin lohitu içan baitira legue hau bethi gucian beguiratuco dute berec eta beren ondocoec.

8. Eta erranen dioçute oraino: Israelgo etcheco edo çuen artean dabilçan arrotzetaric edoceinec holocausta bat edo bitima bat escaincen badu,

9. Eta hura lekucotasuneco tabernaclearen sarcera erakarcen ez badu, Jaunari escainia içan dadiençat, bere populatic galduco da.

10. Israelgo etchetic edoceinec, edo hequien artean dabilçan arrotzetaric norbaitec odola jaten badu, ene beguithartea baratuco dut haren contra, eta hura xahutuco dut ene populutic,

11. Ecen haraguiaren bicia odolean da: eta odola eman içan darotzuet hartaz aldare gainean ardiets deçaçuen çuen arimen xahupena, eta balia dadiençat çuen arimei sacrificio xahugarritzat.

12. Horren gatic erran diotet Israelgo semeei: Ez çuetaric, ez çuen artean dabilçan arrotzetaric nihorc ez beça jan odola.

13. Israelgo semeetaric eta çuen artean dabilçan arrotzetaric cembaitec ihicin edo sarean atzematen badu jatea cilhegui den abere edo xori bat, haren odola ixur eta lurrez estal beça.

14. Ecen edocein haraguiren bicia odolean da: horren gatic erran diotet Israelgo semeei: Nolanahico haraguiaren odola janen ez duçue, ceren haraguiaren bicia odolean baita; eta hartaric janen duena hilen da.

15. Herricoric edo arrotzetaric nihorc jaten badu abere bera hila edo ihiciac atzemana, urean garbituco ditu bere soinecoac eta bere burua, eta kutsatua içanen da arrats arteo, eta hola eguinen da xahu.

16. Bere soinecoac eta gorphutza garbitzen ez baditu, jasanen du bere gaixtaqueria.