Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27

Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halaber Jaunac erran cioen Moisi: Minça çaite Aaronen seme aphecei, eta erroçute: Apheça ez bedi kutsa hilcen çaizcoen herritarren deithoreetan,

2. Baicic-ere ez bada bere ahaideenetan eta hurbilecoenetan, erran nahi da aita, ama, seme, alaba eta anaiarençat ere,

3. Eta arreba doncella, guiçonari ezcondua içan ez denarençat.

4. Bainan ez da bercela kutsatuco, balitz-ere bere populuco aitzindariarençat.

5. Aphecec ez dituzte beren buruac murriztuco, ez biçarra ebaquico, ez beren haraguitan ozcaric eguinen.

6. Saindu egonen çaizco beren Jaincoari, eta ez dute liçunduren haren icena: isensua ecen Jaunari, eta oguiac beren Jaincoari escaincen dituzte, eta horren gatic içanen dira saindu.

7. Ez dute ezconçaz hartuco ez ema galdu, ez nesca tzarric, ez-etare bere senharrac igorri duen emazteric, ceren baitira beren Jaincoari consecratuac,

8. Eta escaincen baitituzte proposicioneco oguiac. Beraz içan beitez saindu, ceren-eta saindu bainaiz ni, Jauna, hequiec sainduesten ditudana.

9. Lohiquerian atzemana den aphez alaba, eta bere aitaren icena laidoztatu duena, suan errea içan bedi.

10. Pontificioac, erran nahi da bere anaien artean aphez handi denac, ceinaren buruaren gainera gançuduraco olioa ixuria içan baita, eta ceinaren escuac apheztasuneco eguimbideetacotzat consecratuac içan baitira, eta soineco sainduac jaunciac dituenac, ez du aguerturen bere burua, ez-eta soinecoac hautsico;

11. Eta ez da batere edocein hili hurbilduco, bere aitaren deithorean ez-eta amarenean ez du bere burua likistuco.

12. Eta ez da ilkico leku sainduetaric, beldurrez-eta liçun deçan Jaunaren sainduteguia, ceren Jaincoaren gançudura sainduco olioa haren gainean baita. Ni naiz Jauna.

13. Birjina batequin ezconduco da.

14. Ez da ezconduco ez alhargunarequin, ez bere senharrac igorri duen emaztequiarequin, ez nescatcha lohitu batequin, ez nesca galdu batequin, bainan bai bere herritarretaricaco nescatcha xahu batequin:

15. Nahas ez deçançat bere iraulguico odola bere toquico edocein nescatchequin, ceren ni bainaiz hura sainduesten dudan Jauna.

16. Jauna minçatu cen oraino Moisi, cioelaric:

17. Erroçu Aaroni: Çure odoleco familietan guiçonic balin bada cerbait narrio bere gorphutzean duenic, ez ditu oguiac escainico bere Jaincoari;

18. Eta ez da haren apheztasuneco eguimbideetara hurbilduco, baldin itsua bada, maingua bada, sudur murritzecoa, edo handicoa, edo makurrecoa bada,

19. Escua edo çangoa hautsia badu,

20. Concorra bada, bethirinsua, beguian xuriduna, eta baldin bethico çaragarra, negal bicia gorputzean, edo sabel ttipia eroria baditu.

21. Aaron aphez handiaren odoleticaco edocein narriodun dena ez da hurbilduco Jaunari bitimac, ez-etare oguiac bere Jaincoari escaincera.

22. Bizquitartean janen du sainduteguian escainiac diren oguietaric,

23. Bakarric halaz non ez baita belaren barneco aldera sarthuco, ez-eta aldarera hurbilduco, narrioa baduelacotz, eta ene sainduteguia ez duelacotz behar kutsatu. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna.

24. Moisec beraz manatuac içan citzaizcoen guciac erran ciozcaten Aaroni eta haren semeei eta Israel guciari.