Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27

Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 3 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norbaitec baquezco bitimetaric escainça eguiten badu, abelgorrietaric nahi badu erakarri, içan dadien orotsa edo urrixa, narriogabea ekarrico du Jaunaren aitzinera.

2. Eta bere bitimari escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du lekutotasuneco tabernacleco sarcean, eta Aaronen seme aphecec odola ixurico dute aldarearen inguruan.

3. Eta Jaunari baquezco bitimatic escainça eguinen diote guibel-erraiac estalcen dituen bilgorraz, eta barneco guicen guciaz,

4. Bi guelçurrinez, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sareaz guelçurrinequin.

5. Eta hequiec holocaustetan erreco dituzte aldare gainean, egurrei azpitic su emanic, Jaunari goçoenic çaioen usaineco escaincetan.

6. Eguiten duen escainça acienda xurietaric balin bada eta baquezco bitima, ekar deçan orotsa edo urrixa, narriogabea içan beharco da.

7. Bildotsa escaincen badu Jaunaren aitzinean,

8. Eçarrico du escua bitimaren buruaren gainean ceina imolatua içanen baita lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta Aaronen semeec haren odola ixurico dute aldarearen inguruan.

9. Eta baquezco bitimatic sacrificiotan Jaunari escainico diozcate bilgorra eta buztana osoric,

10. Guelçurrinequin, sabela eta guibelerraiac oro estalcen dituen guicenarequin, bi guelçurrinac, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.

11. Eta apheçac hequiec erreco ditu, suaren eta Jaunaganaco escainçaren mantenu.

12. Escainça ahunz bat balin bada, eta hura escaincen badio Jaunari,

13. Escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta imolatuco du lekucotasuneco tabernacle-sarcean. Eta Aaronen semeec odola ixurico dute aldarearen inguruan.

14. Eta bitimatic, Jaunaren suaren mantenatzeco, harturen dituzte sabela estalcen duen bilgorra eta guibel-errai guciac estalcen dituena,

15. Bi guelçurrinac hequien gainean sahetsetaraino den sarearequin, eta guibelaren gança guelçurrinequin.

16. Eta apheçac aldare gainean erreco ditu suaren eta usain goçoenaren mantenu. Urin gucia Jaunarena içanen da,

17. Bethico çucen bat beçala guiçamende gucietan eta çuen egoitza orotan: eta ez duçue batere janen ez odolic ez-etare urinic.