Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Uliec hilcean gançugailuari galarazten diote bere goçotasuna; çoroqueria aphurrac eta iraupengabeac garaitzen ditu çuhurcia eta ospea.

2. Çuhurraren bihotza haren escu escuinean da, eta çoroaren bihotza hunen escu ezquerrean.

3. Eta oraino çoroac, bere bidean dihoanean, nola adimendugabea baita, guciac çoro daduzca.

4. Ahala duenaren izpiritua igaiten baçaitzu gainera, ez utz çure toquia, ceren sendagailuac baratuco baititu bekaturic handienac.

5. Gaizqui bat bada, iguzquiaren azpian ikusi dudana buruçaguiaren ganic atheratzen errebelamendu baten bidez beçala:

6. Çoroa cargu handira goratua, eta aberatsac behereco aldean jarriac.

7. Ikusi ditut gathibuac çaldiz, eta aitzindariac lurrean oinez gathibuac beçala.

8. Cilhoaren eguilea hartara erorico da; eta norc-ere urratuco baitu hesia, hura asiquico du sugueac.

9. Harriac larrutuco du harriquetan hari dena, eta egur arrailcen hari denac hequietan min hartuco du.

10. Burdina kamustua balin bada, eta hura ez lehen beçala, bainan guehiago kamusten bada, neke handirequin çorroztuco da; eta çuhurcia bermatzeari jarraiquitzen çaio.

11. Sugueac ixilic asiquitzen badu, harec baino deusere ez du gutiago gordeca belzten hari denac.

12. Çuhurraren ahoco solasac esquer ederrecoac dira, eta çoroa bere ezpainec erorraracico dute.

13. Haren elheen hastapena çoroqueria bat da; eta haren ahotic ilkitzen den azquena, errebelamenduric tzarrena.

14. Çoroac metaca ditu eiheac. Guiçonac ez daqui cer içan den haren aitzinean; eta norc erakuts dioçoque cer içanen den haren ondotic?

15. Beren lanac xahutuco ditu çoroac, ceinec ez baitaquite hirira goaten.

16. Çorigaitz hiri, lurra, ceinaren erreguea haur baita, eta ceinetaco buruçaguiac goicetic hari baitira jaten

17. Dohatsu lurra, ceinaren erreguea deithatua baita, eta ceinetaco buruçaguiec tenorean jaten baitute, barnearen hazteco eta ez çalequeriaz!

18. Alferqueriac erorraracico du etchegaineco çureria eta escuen naguitasunac betheco du etchea citaitzez.

19. Guiçonac eguiten dituzte oguia eta arnoa irriz egoteco, beren bicia asetan iragan deçatençat; eta gauça guciac diruaren manuco dira.

20. Çure gogoan ez erran erreguerençat gaizquiric, eta çure guela çokoan ez madarica aberatsa, ceren ceruco xoriec berec eramanen baitituzte çure hitzac, eta hegalac dituenac barraituco baitu çuc errana.