Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene bihotzean erran içan dut: Goanen naiz, atseguinetan ibilico naiz igueri, ontasunen gogoac hartuco ditut; eta ikusi dut hori ere gauça huts bat cela.

2. Eçagutu dut irria enganio bat dela, eta bozcarioari erran diot: Certan habila enganio alfer ematen?

3. Ene bihotzean gogo hartu dut behar naicela arnotic beguiratu, ene arima ekarceco çuhurciara, eta çoroqueriari ihes eguiteco, ikusi arteo cer den on guiçasemearençat, cer eguin behar duen iguzquiaren azpian haren bicitzeco egunec dirauteno.

4. Lan handiac erabili ditut; alchatu ditut etcheac eta landatu mahastiac.

5. Baratzeac eta sagardiac eguin ditut, eta han çuhamu orotaric eçarri içan dut.

6. Urençat ezteinuac eguin ditut, çuhaitz gazteetaco oihanaren urztatzeco.

7. Içatu dut muthil, nescato eta sehi hainitz, abereac ere eta ardi-arthalde handiac, ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciec baino guehiago.

8. Metatu ditut urhea eta cilharra, erregueen eta lekuetaco içateac, enetzat bereci ditut guiçon eta emaztequi cantariac, eta guiçasemeen atseguingarri direnac oro, xatac eta unciac arnoaren husteco.

9. Eta aberastasunez gainditu ditut ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciac; çuhurciac ere enequin iraun du.

10. Eta ene beguiac tirriatu diren gucietaric ez diotet deusere guphidetsi; eta ene bihotzari ez diot debecatu goçatzea edocein atseguin, eta goço harcea aphaindu nituen gaucetan, eta uste içan dut emana citzaitala ene lanez horreletan goçatzea.

11. Eta itzuli naicenean ene escuec eguinicaco obra gucien alderat, eta icerdi alferrac atheratu darozquidaten lanen alderat, orotan ikusi ditut hutsalqueria eta gogoco behardura, eta deusec ere ez dirauela iguzquiaren azpian.

12. Iragan naiz çuhurciaren, errebelamenduen eta çoroqueriaren beguiestera. Cer da, nioen, guiçona, jarraic ahal dadiençat erregue bere eguileari?

13. Eta ikusi dut çuhurcia hambat aitzincen dela çoroqueriari, cembat arguia urruncen baita ilhumbeetaric.

14. Çuhurrac beguiac ditu buruan, çoroa ilhumbeca dabila, eta eçagutu dut heriotze bat dela biençat.

15. Eta ene bihotzean erran dut: Baldin heriotze bera bada enetzat eta çoroarençat, cer baliatzen çait çuhurciari eman diodan lan handiagoa? Eta ene buruarequin iharduqui ondoan, ohartu naiz hori ere hutsilqueria bat dela.

16. Ez da ecen bethico orhoitzapenic çuhurrarençat, çoroarençat baino guehiago, eta ethorquiçunac oro bardin ahanzpenaz estalico ditu; guiçon jaquina hilcen da hala-nola ezjaquina.

17. Eta horren gatic unhatu naiz ene biciaz, ikustenez gaitzic baicic ez dela iguzquiaren azpian, eta oro hutsalqueria eta gogoco atsecabe direla.

18. Guero hastiatu dut ene ance gucia ceinarequin hain arduratsuqui lanari haritu bainatzaio iguzquiaren azpian, ene ondotic utzi behar baitut ondore bat,

19. Ceina ez baitaquit içanen den çuhurra ala çoroa, eta hura içanen baita ni icertaraci eta grinatu nauten ene lanetan nausi; eta othe da deusere hunembat hutsalic?

20. Horren gatic baratu naiz eta ene bihotzac uko eguin du iguzquiaren azpian lanean haritzeari.

21. Alabainan, guiçon batec, çuhurcia, argui eta ardura handirequin lanean haritu denean, berce alfer bati uzten dio bildua. Eta beraz hori da hutsalqueria bat eta gaizqui handi bat.

22. Ecen guiçonac cer atheratuco du bere lan gucietaric eta gogoco beharduratic, ceinac hiratu baitu iguzquiaren azpian?

23. Haren egun guciac atsecabez eta minez dira betheac, eta gabaz ere ez du gogoco phausuric. Eta ez othe da hori hutsalqueria?

24. Ez othe da hobe jatea, edatea eta bere arimari erakustea bere lanetaricaco onac? Eta hori Jaincoaren escutic dathor.

25. Norc horrela iretsico du eta ni beçala atseguinetan igueri ibilico da?

26. Jaincoac eman dio, haren aitzinean ona den guiçonari çuhurtasun, jaquitate, bozcario; bekatoreari aldiz, nahigabe eta grina alferrac, hari dadiençat berhatzen eta bilcen eta oro utz detzan Jaincoaren gogoco den bati. Bainan hori hutsalqueria da eta gogoco behardura alferra.