Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada berme gaitz bat ere iguzquiaren azpian ikusi dudana, eta guiçonen artean arduracoa:

2. Guiçon bat ceinari Jaincoac eman içan baitiozca aherastasun, ontasun, ohoreac; eta haren arimac deusere ez du escas lehia duenetaric; eta Jaincoac ez dio eman hequiez goçatzeco ahala, bainan guiçon atze batec iretsico ditu: hori da hutsalqueria eta deithoragarritasun handia.

3. Norbaitec içan balitu ere ehun haur, bici içan balitz asco urthez eta adin handia ardietsi balu; baldin bere bician goçatzen ez baditu bere içançaco ontasunac eta ehorci gabe guelditzen bada; hortaz nic diot, hura baino hilori bat hobe dela.

4. Alabainan alferretan ethorri da, eta ilhumbeetara dihoa, eta ahanzpenac histuco du haren icena.

5. Iguzquia ez du ikusi, eta ez du eçagutu onguitic gaizquira nolaco artea den.

6. Eta bici içan balitz ere bi mila urthez, eta ontasunez goçatu ez balitz, ez othe doaci lasterrez oro leku berera?

7. Ahoarençat da guiçonaren lan gucia, bainan ez da betheco haren arima.

8. Çuhurrac cer du çoroac baino guehiago? eta cer du beharrac, ecenetz badohala bicia den toquira?

9. Nahi duçunaren ikustea hobe duçu, ez daquiçunaren lehia harcea baino: bainan hori ere hutsalqueria bat da eta gogo sendotasun bat.

10. Içan beharra dena, jadanic bere icenaz deithua da: jaquina da guiçon bat dela, eta hazcarragoarequin juiamendutan ecin iharduc deçaqueela.

11. Erabilcen da elhe asco, eta asco solaz eztabadetan, oro hutsalqueriaz betheac.