Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Berce batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten diren çaphatzeac, eta hobengabeen nigarrac, eta nihor ez dela goçacari emateco; eta nihondic lagunçaric gabe, ecin iharduc dioçoquetela gaixtaguinen muthiriqueriei.

2. Eta erran dut hilac biciac baino hobequi direla;

3. Eta ustea hartu dut batzuec eta berceec baino çori hobea duela oraino sorthu ez denac, eta iguzquiaren azpian eguiten diren gaizquiac ikusi ez dituenac.

4. Berriz eman diotet beguia guiçonen lan guciei, eta ohartu naiz anceac lagunaren bekaizgoari çabalduac daudecela; eta hortan ere hutsalqueria eta behargabeco grina.

5. Çoroac bilcen ditu escuac eta jaten bere haraguiac, dioelaric:

6. Ahurtara bat hobe da descansurequin, ecenetz bi escuen bethea neke eta gogoco behardurarequin.

7. Beguiratuz, berce hutsalqueria bat ere aurkitu dut iguzquiaren azpian:

8. Halacoa pacant da, eta ez du berequin, ez semeric, ez anaiaric, eta halere ez da lanetic baratzen, era haren beguiac ez ditazque diruz ase; eta ez du gogoeta eguiten, erraten duelaric: Norençat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bicia ene ontasunen goçotic? Hortan ere hutsalqueria eta behardura gaixtoena.

9. Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic.      

10. Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic.

11. Eta bia balin badira lotan, elkar berotuco dute; nola berotuco da bakarra?

12. Eta baldin hequietaric bati nausitzen baçaio norbait, biec huni buru eguinen daroete; nekez trencatzen da hirur phirutaco soka.

13. Haur behar eta çuhur bat hobe da erregue çahar eta çoro bat baino, ceinac ez baitaqui aitzinetic gueroan ikusten.

14. Ecen batzutan bada presondeguitic eta burdinetaric, erregue içateco ilkitzen dena; eta berce bat, erregue sorthua, beharraren azpian higatzen dena.

15. Ikusi ditut bici diren guciac, dabilçala iguzquiaren azpian guiçon-gazte ondocoarequin, ceina erregueren ordain jaiquico baita.

16. Haren aitzinean içatu diren guciec eguiten dute nihonereco populu oste bat; eta guero ethorcecoac direnac, ez dira haren baithan boztuco. Bainan hori are hutsalqueria eta gogoco behardura.

17. Çure oina çain çaçu Jaunaren etchean sarcean, eta ençutera hurbil çaite; ecic hainitzez hobe da ethorcortasuna, gaizqui eguiten dutena eçagutzen ez duten çoroen bitimac baino.