Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta bestac, ohitzen arabera eguinac içan ciren ondoan, Judaco hirietan aurkitu cen Israel gucia ilki cen, eta phorroscatu cituzten jaincomoldeac, ebaqui lucuac, urratu leku gorac, herrautsi aldareac, ez bakarric Juda eta Benjamin gucicoac, bainan oraino Efraim eta Manasecoac, errotic arthiqui arteo; eta Israelgo semeac oro bihurtu ciren beren goçamen eta hirietara.

2. Bada, Ecequiasec aphez eta lebitar mulçoac eçarri cituen andanaca, cein bere eguimbidean, erran nahi da hala apheçac nola lebitarrac holocaustetaco eta baquezcoetaco, cerbitza ceçaten, aithor eman eta canta Jaunaren campetaco atheetan.

3. Aldiz erregueri cihoacon, haren beraren içatetic escaint citecen bethi goiz-arrats holocaustac, larumbatetan ere eta hilabetheen lehen egunean eta berce besta-buruetan, Moisen leguean iscribatua den beçala.

4. Halaber manatu çaroen Jerusalemen çaroen populuari, aphecei eta lebitarrei eman cioçoten beren çucena, Jaunaren legueco eguitecoetan alde bat hari ahal citecen.

5. Hori populuaren beharrietara heldu içan cenean, Israelgo semeac asco picain escaini cituzten, ogui, arno eta olioarenic, eztiarena ere; eta lurrac ekarcen dituen gucien hamarrenac escaini cituzten.

6. Halaber Judaco hirietan çauden Israelgo eta Judaco semeec escaini cituzten idien eta ardien hamarrenac, eta beren Jainco Jaunari botuz eman çaroezten gauça sainduetsien hamarrenac; eta oro ekarcearequin, eguin cituzten meta hainitz.

7. Hirugarren hilabethean hasi ciren meten eguiten eta çazpigarren hilabethean akabatu cituzten.

8. Eta Ecequias eta buruçaguiac sarthu cirenean, ikusi cituzten metac, eta benedicatu cituzten Jauna eta Israelgo populua.

9. Ecequiasec aphecei eta lebitarrei galdatu çaroeten, certaco çauden metac hala.

10. Açarias aphez-handiac, Sadoquen odolecoac, ihardetsi çaroen, cioelaric: Picainac Jaunaren etchean escainiac içaten abiatuz gueroztic, jan dugu eta ase gare, eta hainitz guelditu da, Jaunac benedicatu duelacoz bere populua; eta ondarren nasaicia da ikusten duçun hori.

11. Ecequiasec manatu çuen beraz bihiteguiac antola cetzazten Jaunaren etchean. Hori eguin çutenean,

12. Çucenqui sarthu cituzten nahiz picainac, nahiz hamarrenac eta botuz emanac cirenac oro. Hequietaz berriz, içan cen cargutua Conenias lebitarra, eta bigarrençat, Semei haren anaia;

13. Eta hunen ondotic, Jahiel, Açarias, Nahath, Asael, Jerimoth, Joçabad, Eliel, Jesmaquias, Mahath eta Banaias, Coneniasen eta haren anaia Semeiren azpico, Ecequiasen eta Açarias Jaincoaren etcheco aphez-handiaren manuz, hequiec baitzuten orotan ikusteco.

14. Berriz, Core lebitarra Jemnaren semea, iguzqui-haiceco athearen çaina, cen cargutua norc bere oldera Jaunari escaincen cituenez, picainez eta sainduren sainduan consecratzen cirenez.

15. Eta haren azpico ciren Eden eta Benjamin, Jesue eta Semeias, Amarias ere eta Sequenias, aphecen hirietan, çucenqui beren çathiac emateco beren anaiei, ttipiei eta handiei,

16. Berçalde hirur urthetaric goitico muthicoei, Jaunaren temploan sarcen ciren guciei; eta hequien arthaco ciren, cerbitzuco eta berce eguimbideetaco behar cirenac egun oroz eta beren aldietan,

17. Aphecençat familiaca, eta lebitarrençat hogoi urthetaric eta goiti, beren lerro eta andanetan.

18. Eta oste guciari, hala emazteei nola hequien haurrei, muthico edo nesquei, çucen ematen çaroeten jatecoa, sainduetsiac ciren gaucetaric.

19. Aaronen semeetaric ere baciren bazterraldetan eta hiri bakotcheco hiripetan guiçonac eçarriac, aphez eta lebitarretaricaco guiçonqui guciei beren çathiac ematen çarozcatenac.

20. Ecequiasec beraz Juda gucian eguin cituen erran ditugunac oro, eta bere Jainco Jaunaren aitzinean eguin çuen on, çucen eta eguia cena,

21. Jaunaren etcheco cerbitzuco eguitecoetan, legue eta ceremonien arabera, bere Jaincoa nahiz bilhatu bere bihotz oroz; hala eguin çuen eta ongui goan cen.